Anaka Auzoko bizilagunak prest Jaiei aurre egiteko Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 22 de Mayo de 2018 11:21

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 21 de Mayo de 2018.

ANAKA AUZOKO BIZILAGUNAK PREST JAIEI AURRE EGITEKO

Iazko jaien irudia. Argazkia: Anaka Auzo Elkartea.
Irungo Anaka auzoko jaiei hasiera emango diote hurrengo ostegunean (hilak 31). Ekainaren 4ra bitarte (astelehena), haur, gazte eta helduentzat hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Ondorengoa da, egitarau osoa:
  • Maiatzak 31 (osteguna): 19:00etan, urtean zehar Auzo Elkartean antolatutako ikastaroetan egindako lanak ikusgai izago dira elkartearen egoitzan.
  • Ekainak 1 (ostirala): 17:00etan, Umeen Margo Lehiaketa egingo dute elkartean, eta ondoren, merienda emango zaie haurrei; 17:00etan, Gaztetxef lehiaketa 13-17 urte bitarteko irundarrentzat Embajador Aristegi enparantzan (Martindozenea Gaztelekuak antolatu du); 19:00etan, jaiei hasiera ofiziala emateko, erraldoi eta buruhandiek  kalejira egingo dute (Bidasoako Txarangaren eskutik); 21:30ean, La Polla Records eta Barricadaren omenezko taldeen kontzertua, Embajador Aristegi enparantzan.
  • Ekainak 2 (larunbata): 10:00etan, Erroibide Klubaren eskutik, basket txapelketa (3×3); 12:00etan, brotxe tailerrak hirugarren adinekoentzat; 14:00etan, herri bazkaria (helduen menuak 22 euro eta umeen menuak berriz, 10); 16:00etan, Irun Hiriko Sari Nagusia, alebin eta infantil kategorietan (Puianako BTT zirkuituan); 16:30ean, truk txapelketa Jaizkibel tabernan; 18:00etan, batukada auzoan zehar (Zozongo taldearekin); 20:00etan, Berbena auzoan zehar Tsunami orkestrarekin.
  • Ekainak 3 (igandea): 9:00etan, Txistularien Udal Banda auzoko kaleetan barrena; 10:00etan, patata tortilla lehiaketa Bar Washingtonen ondoan; 11:30ean, Auntxa Trikiti Eskola eta Kontserbatoriko trikiti taldea auzoko kaleetan ibiliko dira; 12:30ean, toka txapelketa Mariño tabernaren aurrean; 12:30ean, Bandaren kontzertua Embajador Aristegi enparantzan; 16:30ean, umeentzako jokoak; 18:00etan, txokolatada; 18:30ean, dantza erakustaldia Irungo akademia ezberdinen eskutik.
  • Ekainak 4 (astelehena): Umeen eguna barraketan (Embajador Aristegi enparantzan).