Andrea Escargot artista Irundarraren Paperezko lanak , Martindozenean Ikusgai Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 24 de Mayo de 2018 09:41

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 23 de Mayo de 2018.

ANDREA ESCARGOT ARTISTA IRUNDARRAREN PAPEREZKO LANAK, MARTINDOZENEAN IKUSGAI

Gaur aurkeztu dute erakusketa, Monica Martinez Gazteria ordezkari, Andrea Escargot bera eta Garikoitz C. Muruak.
Irungo Udaleko Gazteria sailak erakusketa berri bat antolatu du Martindozenea Gaztelekuan, Gazteartean Expo programaren barruan. Datorren larunbatean (hilak 26) irekiko dute, eta ekainaren 30era bitarte bisitatzeko aukera izango da.
Andrea Escargot artista irundarren azken lana izango da erakusketaren protagonista. ‘Paperezko lekukoak’ tituluarekin izendatu dute erakusketa berezia, eta bertan, paperez egindako konposizioak ikusgai izango dira. Escargot gaztetatik arte plastikoa landutako artista da, eta orain arte, hainbat museo eta kultur erakundetan lanean aritu da.