Asteburu honetan Ficoban lehiatuko dira robotak Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 23 de Mayo de 2018 19:09

Asteburu honetan Ficoban lehiatuko dira robotak




Berriz dator Ficobara Euskobot. Hitzordua 26ko larunbatean da entzunaretoan, eta Lehiaketako Robotikako Liga Nazionaleko denboraldiko hamargarren jardunaldietako bat egingo da.

Kategoria profesionalez gainera, Ficoban, 14 urtetik aurrerako ikasleentzako lehiaketak egingo dira.

Euskoboten programa:

11:00etan: Harrera lehiaketariei eta homologazioak

12:00etan: Ikasleen Liga eta Profesionalen Liga

14:00etan: Ekitaldiaren amaiera

Datu praktikoak:

Sarrera doan izango da, tokia bete arte.

Informazio gehiago:

Raúl Lapeira. Lehiaketako Robotikako Liga Nazionala. 650 431 920

http://lnrc.es/euskobot2018/