Motorrak berotzen hasi da bederatzigarren Dies Oiassonis Jaialdia Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 30 de Mayo de 2018 09:38

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 25 de Mayo de 2018.

MOTORRAK BEROTZEN HASI DA BEDERATZIGARREN DIES OIASSONIS JAIALDIA

Dies Oiassonisen irudi bat.
Datorren uztailaren 12tik 15era bitarte, 2.000 urtez atzera egingo du Irunek, garai bateko Oiassora. Bederatzigarren Dies Oiassonis jaialdia gertu ikusten dute irundar askok, eta dagoeneko motorrak berotzen hasi dira antolatzaileak.
Bestelako ekitaldi eta ikuskizunen artean, aurten bigarrenez jarraian, erromatar zirkua ipiniko dute San Juan plazan; iazko erakarpen nagusietako bat izan zen. Oiasso Erromatarren Museoaren inguruan erreferentzia historikoak ikusgai izango dira, eta aurten ere ohiko ‘Irun Dastatu’ egitasmo gastronomikoa errepikatuko dute. Horiez gain, Navgium Isidis prozesioa jaialdiaren ekitaldi nabarmenetakoa izango da.