Behobia Auzoa ostiralean bueltatuko da Erdi Arora |
Escrito por Administrator |
Miércoles, 30 de Mayo de 2018 09:45 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 28 de Mayo de 2018. BEHOBIA AUZOA OSTIRALEAN BUELTATUKO DA ERDI ARORADatorren ekainaren 1ean (ostirala), Behobiako erdi aroko azokak ateak zabalduko ditu. Auzoko bizilagunen eta Bidashop elkarteek Irungo Udalarekin batera antolatu dute aurtengo egitaraua. Igandera bitarte (ekainak 3) luzatuko dute azoka.
11:00etan emango diote hasiera bosgarren edizioari. Hala, Behobia erdi aroz jantziko dute hiru egunez. Denetarik prestatu dute: artisau postuak, jakiak, tailerrak, animazioa, ikuskizunak… “Behobiako erdi aroko azoka dagoeneko Irungo hitzordu klasiko bilakatu da”, adierazi du Hiri Bultzadako ordezkari Miguel Angel Paezek.
|