Azken eguna igandeko giz katean izena emateko Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko ekaina(r)en 07-(e)an 09:40etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el martes día 5 de Junio de 2018.

AZKEN EGUNA IGANDEKO GIZA KATEAN IZENA EMATEKO

Ekainaren 10ean egingo dute giza katea. Argazkia: Gure Esku Dago.
Datorren igandeko (hilak 10) giza katera apuntatzeko azken txanpan murgildu da Hartu Hitza Irun elkartea. Gaur (hilak 5) da azken eguna apuntatzeko, eta irundarrak elkartearen egoitzara gerturatzera animatu dituzte. 11:00etatik 13:30tara eta 18:30etik 20:30tara irekiko dute egoitza (Arbelaitz kalea, 3).
Bi kilometro egokitu zaizkio Irungo plataformari, Deba inguruan zehazki (Hondarribiko herritarrekin batera). Ibilbide guzti hori betetzeko, 1.000 lagun behar dituzte Irunen.