Aurtengo Bioterra azoka "Onenetakoa" izan da antolatzaileentzat Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko ekaina(r)en 07-(e)an 09:44etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 5 de Junio de 2018.

AURTENGO BIOTERRA AZOKA “ONENETAKOA” IZAN DA ANTOLATZAILEENTZAT

12.000 bisitari baino gehiago izan ditu aurten azokak.
Joan den asteburuan ekologiari ateak zabaldu zizkioten Ficoba erakustazokan, XV. Bioterra azoka ekologikoarekin. Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren euskal azokaren balorazio oso positiboa egin dute antolatzaileek, parte hartze “handia” nabaritu dutela eta aurtengoa “onenetakoa” izan dela.
Giroa “ezinhobea” izan dela nabarmendu dute Bioterratik, 12.000 bisitari baino gehiago bertaratu direla. Bisitarien 10etik 9k “oso ondo” baloratu dutela jakinarazi berri dute, eta %70a gustura edota oso gustura geratu direla ondorioztatu dute.

Ikusi joan den ostiralean HITZAk azokan bildutako irudiak.