Igandeko Giza katerako argibideak eman ditu gure esku dagok Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko ekaina(r)en 07-(e)an 10:05etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 6 de Junio de 2018.

IGANDEKO GIZA KATERAKO ARGIBIDEAK EMAN DITU GURE ESKU DAGOK

Argazkia: Aiaraldea.eus
Datorren igandeko (hilak 10) giza katerako 1.000 irundar saretu nahi zituen Hartu Hitza Irun elkarteak. Atzo itxi zuten izena emateko epea, eta orotara, 514 lagunek hartu dute konpromisoa. Bizilagun horiei zenbait argibide eman dizkiete Hartu Hitza zein Gure Esku Dago plataformetatik, igandeko mobilizazioa behar bezala antolatzeko.
Irundarrei 49 eta 50. kilometroak egokitu zaizkie. Bi kilometro horiek nahiko bide estukoak direla adierazi dute Hartu Hitzatik, ez direla batere erosoak. Halere, gasolindegi eta komunak eskuragarri izango dituztela adierazi dute.
Autobusez joateko deialdia luzatu dute, gailu horiek izango baitute lehentasun osoa. 8:45an abiatuko dira busak Irundik, Bixera zaharretik hain zuzen ere. Erositako tiketa eramateko gogoratu dute, eta bi urtetik beherako haurrek autoan eramaten duten aulkitxo berbera eraman beharko dutela. Giza katearen ostean, autobus guztiek buelta egingo dute Irunera, baina Donostian geldialdia egingo dutela jakinarazi dute, bertan egingo duten jaialdira joan ahal izateko.
Halere, kotxez joateko erabakia hartzen dutenei zenbait ohar helarazi nahi izan dizkiete. Bi aukera izango dituzte aparkatzeko: Itziarreko poligonoan (hortik 3 kilometroko ibilbidea izango dute oinez kilometroetara iristeko) edota Deba herrian bertan (lekua aurkitzea oso zaila izango dela diote Gure Esku Dagotik, ehunka lagun bilduko baitira bertan). Bestalde, Euskotren bidez joateko asmoa dutenek ere 3 kilometroko zeharkatu beharko dituzte 49 eta 50. kilometroetara heltzeko.
Giza katearen ordutegia
10:30ean 49 eta 50 kilometroetara helduko dira irundarrak. Ordutik 12:00etara bitarte, giza katea muntatzen joango dira, ondoren, giza katea osatzeko. Mobilizazioa amaitzerakoan, autobusek izango dute lehentasun osoa. Donostiako jaialdia (Bilbo eta Gasteizkoa bezalaxe) 13.30ean egingo dute. Irundar guztien artean zapia eramateko deialdia luzatu dute, baita giza kateko kamiseta urdin edo zuria.