Perez anaiak garaile, Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsieran Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko uztaila(r)en 10-(e)an 12:08etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 9 de Julio de 2018.

PEREZ ANAIAK GARAILE, BIDASOA IBAIAREN NAZIOARTEKO JAITSIERAN

Garcia anaiak.
Santiagotarrak Kirol Elkartearen Bidasoa Ibaiaren LII. Nazioarteko Jaitsiera egin zuten joan den larunbatean.  Orotara, 123 ontzik hartu dute parte aurtengo proban. Ibaien eta Ibilbideen Euskadiko Ligako bosgarren froga izan da asteburukoa (egun, sailkapenean lehena da Santiagotarrak).
Klubaren probarik handienean, Guillermo eta Daniel Perez Garcia anai asturiarrak izan dira azkarrenak (43:59:26).
Taldekako sailkapenean berriz, Santiagotarrak izan da garaile nagusia. Lehen postua eskuratu dute irundarrek, 439 puntu lortu ostean (bigarren sailkatuak 198 puntu eskuratu ditu). Gainera, norbanakoen sailkapenean, Santiagotarrakeko palistek 24 kategorietatik 12tan irabazi dute, 26 domina irabaziz. Jon Urretabizkaia (K1 junior), Unai Amostegi (K1 kadete), Asier Ursua (K1 beterano), Uxue Arsuaga (K1 kadete), Sergio Arana (C1 senior), Ibai Muñoz (C1 kadete), Aimar Amundarain eta Beñat Arsuaga (K2 junior), Alex Anatol eta Ekaitz Aizpiolea (K2 kadete), Maialen Arsuaga eta Irene Gorrotxategi (K2 kadete), Martin Miranda eta Tarek Ibrahim (K2 infantil), Ian Anatol eta Saioa Martinezek (K1 infantil) urrezko domina bana eskuratu dute.
24 kategorietatik, 12tan irabazi dute Santiagotarrakeko kirolariek.