Iñude eta artzaien konpartsa antolatzeko prestaketa lanak hasi ditu Eraikik Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 09 de Enero de 2019 12:07

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 8 de Enero de 2019.

Iñude eta artzaien konpartsa

antolatzeko prestaketa lanak

hasi ditu Eraikik

Lehenengo bilera urtarrilaren 13an egingo da
28
0
Otsailaren 24ean aterako da Iñude eta Artzaien konpartsa. / Eraiki Dantza Taldea
Eraiki Dantza Taldea otsailaren 24ean Irunen ospatuko den Iñude eta Artzaien konpartsa antolatzen hasi da dagoeneko. Desfilearen nondik norakoak zehazteko asmoz taldeak bilera bat antolatuko du urtarrilaren 13an. Bilera Behobiako auzo elkartean egingo da, eguerdiko 12:00etan. Bertan, dantzariek izena eman ahalko dute eta konpartsa osatzen duten pertsonaiak banatuko dira.
Iñude eta Artzaien eguna otsailaren 24ean ospatuko da Irunen. Urtero moduan, Irungo kale nagusiak zeharkatzen dituen desfile honetan, adin guztietako dantzariek parte hartu dezakete. Iñude eta artzaiak ez dira desfileko pertsonai bakarrak, mediku, erizain, apaiz eta baserritarrak ere ezinbestekoak baitira. Urtarrilaren 13ko bileran konpartsaren izen ematea irekiko da eta inskripzioa desfilean parte hartzeko interesa duten guztientzat zabalik egongo da.