Maskaradak ekarriko ditu Kemen Dantza Taldeak Irungo kaleetara Imprimir
Escrito por Administrator   
Lunes, 11 de Febrero de 2019 12:31

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el lunes día 11 de Febrero de 2019.

Maskaradak ekarriko ditu Kemen Dantza Taldeak Irungo kaleetara

Nahi duen guztiak parte-hartzeko aukera eskaini nahi du Kemen Dantza Taldeak. Horretarako, ikastaro irekia antolatu du otsailaren 16 eta 23an, larunbatak biak
0
14
Aurten ere, eta hamargarrenez, Euskal Herriko herri baten inauteria plazaratuko du Kemen Dantza Taldeak Irungo kaleetan, Kemen Dantza Taldeko dantzari eta musikariak eta bere harrobi guztia, 200 parte-hartzaile baino gehiagoko konpartsa osatuz. Ekimena martxoaren 2an izango da.
Zuberoan inauteri garaian, urtarrilean hasi eta ia aste santura bitarte, ospatzen dira maskaradak. Urtero Zuberoako herri batek hartzen du maskaradak antolatzeko ardura eta herriz herri ibiltzen dira igandero antzezten. Dantzaz, musikaz, kantuz eta antzezpenez osatutako ikuskizunean bi talde ezberdintzen dira. Gorriak, dotore jantziak eta ordena mantendu; eta beltzak, zikinak, baldarrak eta zaratatsuak.
Gorrien taldean dantzari finenak diren aintzindariak daude: txerreroa, gatuzaina, kantinersa, zamaltzaina eta entseinaria. Hauekin batera jauna eta anderea, laborari eta laborarisa, marixalak eta kükülleroak. Beltzen taldean, saltoka eta txantxetan aritzen diren buhame eta kauterekin batera, ofizio desberdinak dituzten xorrotxak eta kerestuak daude.
Pertsonaia guzti hauek kaleratuko ditu Kemen Dantza Taldeak aurten eta maskaradako dantza esanguratsuenak direnak egingo ditu: barrikadak, zamaltzainaren ferraketa, kerestuen dantza, godaleta, branlea, buhameen dantza, aintzina pika eta kadrilak.
11:30ean elkartuko dira Pio XII plazan. 12:00etan lehen dantzak egingo dituzte plazan bertan eta ondoren, kalejiran, hurrengo ibilbidea osatuko dute: Pio XII plaza, Serapio Mujika, Juan Arana, Gipuzkoa etorbidea, Zabaltza plaza, Colon ibilbidea, Foru kalea, Kale Nagusia, San Juan Harria plaza. Ibilbidean errepidea gurutzatu eta honetan zehar ibiltzeko Udaltzaingoaren laguntza beharko dugu.
Ibilbidean zehar Zabaltza plazan geldialdia egingo dute dantza batzuk egiteko. San Juan Harria plazan ikuskizun luzeagoa egingo dute eta bertan amaituko dute ekintza. Aurtengoan, beraz, inauterien formatua dela eta, ibilbidean aldaketa txiki bat egingo dute. Erromes plazan bukatu ordez, San Juan Harria plazan geldialdi luzeago batekin bukatuko dute.
Urtero bezala, zaharren egoitzara bisita ere egingo du Kemen Dantza Taldeak, inauteriaren jaia bertaratuz eta zenbait dantza bertan daudenei eskainiz.
Ikastaro irekia
Euskal Herri inauterian nahi duen guztiak parte-hartzeko aukera eskaini nahi du Kemen Dantza Taldeak. Horretarako, ikastaro irekia antolatu du otsailaren 16 eta 23an, larunbatak biak. Ikastaroa Dunboa eskolan izango da 11:00tatik 12:30etara. Parte-hartzeko, 686 87 22 07 telefonora deitu edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera idatzi dezake parte-hartu nahi duen orok.