Leka Enea ikastetxeak mende osoko ibilbidea ospatuko du Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2019(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 11:30etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 20 de Mayo de 2019.

Leka Enea ikastetxeak mende osoko ibilbidea ospatuko du

Urteurren berezia behar bezala ospatzeko, noizbait ikasle, irakasle edo langile izan direnek bazkaria erraldoia egingo dute.
Leka Enea ikastetxeko ikasleak soka tiran.
Datorren ekainaren 22an (larunbata) Leka Enea ikastetxeak 100 urte beteko ditu. Urteurren berezia behar bezala ospatzeko bazkari erraldoia egingo dute. Ekainaren 3ra bitarte eman daiteke izena. Bi modutara apunta daitezke herritarrak: interneteko kontu korronte honetan (ES21 2095 5086 1091 1897 0635) diru sarrera eginez edo ikastetxean bertan.
Heldu bakoitzeko menuaren prezioa 20 eurokoa da, haurrena berriz, 12 eurokoa. Noizbait ikasle, irakasle edo langile izan direnei luzatu diete bertaratzeko deialdia. “Animatu zaitezte, aspaldiko lagunen berri izateko eta oroitzapenak gogoratzeko topagune eta aitzakia ezin hobea izango da eta”, diote ikastetxetik.