Larunbatean ekingo diote bosgarren Girabira egitasmoari Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2019(e)ko uztaila(r)en 16-(e)an 11:32etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 15 de Julio de 2019.

Larunbatean ekingo diote bosgarren Girabira egitasmoari

Argazkilaritzari lotutako jardunaldi berezia egingo dute Anakako Soroxarta parkean.
Gaur aurkeztu dute egitasmoa Juncal Eizaguirre Kultura saileko ordezkariak, Txikis del Bidasoa eta Ezmugak kolektiboetako kideekin batera.
Irungo Udaleko Kultura sailak bosgarren Girabira egitasmoa aurkeztu berri du. Txikis del Bidasoa eta Ezmugak kolektiboekin elkarlanean, datorren larunbatean (hilak 20) hiriko parte eta kaleak musika eta jarduera ugariz beteko dituzte; beste urte batez, kultura kalera aterako dute.
Orotara, lau jardunaldi tematiko prestatu dituzte aurten. Lehena larunbatekoa da, baina udan zehar beste hiru egingo dituztela jakinarazi dute gaur. Hala, larunbatekoa argazkilaritzaren inguruko jardunaldia izango da; bigarrena, abuztuan 9an egingo dute Alai Txokon; hirugarrena irailaren 15ean Gain Ganean eta laugarren eta azkena urriaren 6an Mendibilen.
18:00etan ekingo diote larunbatekoari, Anakako Soroxarta parkean. Bertan, Nagore Legarretak gidatutako tailer batean parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek. Gainera, argazkilaritza rally bat ere egongo dela diote antolatzaileek. Horretarako, mugikorra edo argazki kamera eramateko deialdia luzatu dute. 19:30ean berriz, Pauline et Juliette taldeak folk musikaz beteko du Soroxarta. 21:00eta, Sadaya DJ-ak lekukoa hartuko die.
Girabira edizio guztien bezalaxe, mantak, aulkiak eta janaria eramateko deia egin dute udaletik. Halere, Sargia tabernaren eskutik txosna moduko bat egongo dela konfirmatu berri dute.