Hotelen okupazioak eta bisitari kopuruak gora egin dute Hondarribian uztailan eta abuztuan Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 06 de Septiembre de 2019 12:05

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el viernes día 6 de Septiembre de 2019.

Hotelen okupazioak eta bisitari kopuruak gora egin dute Hondarribian uztailan eta abuztuan

28.748 pertsona hurbildu dira Turismo bulegoetara
17
0
Miguel Angel Paez (e) eta Txisun Altuna. / Bidasoa bizirik
Uztaila eta abuztua hilabete positiboak izan dira Hondarribian hotelen okupazioari zein jasotako bisitari kopuruari dagokionez. Izan ere, uztailean okupazioa %86koa izan zen, hau da, 2018ko utzailekoa baina %1,7 handiagoa.
Hondarribiko hotel eta bestelako establezimendu guztien datuak ezagutu aurretik, abuztuko hilabetean hoteletako okupazioa %92koa izan dela kalkulatzen da. Bisitariek 2 gau pasa dituzte, batez beste, Hondarribian.
Jaizkibel Hoteleko Harrera Burua den Sara Diaz pozik azaldu da udari dagokionez: “ia astero hotela beteta izan dugu, pasa den udako datuak hobetuz. Nabarmentzekoa da, gainera, geroz eta turista nazional gehiago daudela”.
Txisun Altunak, Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak, adierazi du “oso pozik” daudela jasotako datuekin: “Hoteletako arduradunak pozik daude uda honetako datuekin, baita ostalariak ere. Izan ere, bisitari ugari izan ditugu Hondarribian eta, ondorioz, taberna, jatetxe eta terrazak beteta ikusi ditugu ia egunero”.
Bisitari gehiago
Udalerrian jasotako bisitari kopuruari dagokionez, hau handitu egin da baita ere pasa den urtearekiko. Uztailean 12.358 pertsona hurbildu ziren Turismo bulegoetara, pasa den urtean baino ia 2.000 gehiago. Zehazki, 8.319 pertsona Arma Plazako bulegora hurbildu ziren eta 4.039 Portukora.
Abuztuari dagokionez, 16.390 bisitari jaso zituzten Turismo bulegoek, 2018an baino 859 gehiago. Horietako 11.257 Arma Plazan izan ziren eta beste 5.133ak Portuan.
Bisitarien jatorria
Bisitarien %12a Euskadikoak ziren eta %35a Estatuko beste zonalde batzuetakoak. Hala nola, Madril, Katalunia, Andaluzia edo Valentziako Erkidegokoak. Beste %53a atzeritarrak ziren, Frantziakoak, Erresumar Batukoak, Estatu Batuetakoak, Belgikakoak eta Herbeheretakoak, batez ere.