Hazinnova, berrikuntza enpresa txikiei helaraztea helburu duen zerbitzua Irunen aurkeztuko da ostegunean Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2019(e)ko urria(r)en 02-(e)an 23:12etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 1 de Octubre de 2019.

Hazinnova, berrikuntza enpresa txikiei

helaraztea helburu duen zerbitzua Irunen

aurkeztuko da ostegunean

Aurkezpena Irungo Ficoba erakustazokan izango da. Bidasoa bizirik eta Oarsoaldea
garapen agentziek antolatua, Bidasoaldean (Irun eta Hondarribia) eta Oarsoaldean
(Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) kokatutako enpresei zuzendua dago
50
0
Ficoba. / Oihana Sanchez
Ostegunean, Irungo Ficoba erakustazokan aurkezpen-ekitaldi bat egingo da Bidasoaldean (Irun eta Hondarribin) eta Oarsoaldean (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) kokatutako enpresei Hazinnova zerbitzua ezagutzera emateko. SPRI Taldeak eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak abiatutako zerbitzu horren jomuga da ekoizpen eta kudeaketa teknologia berriak euskal ETEei hurbiltzea; horretarako, ekimen horretan esku hartzen duen enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako proiektuak onduko dira. Irungo jardunaldi hori Bidasoa bizirik eta Oarsoaldea garapen agentziek antolatu dute.
Osteguneko jardunaldia Hazinnova jardunaldiak, eskualdez eskualde izenburu harturik, joan zen irailaren 19an Durangon abiatu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan barrena egingo diren aurkezpen-ekitaldietako bat da eta horien helburua da modu zehatzean eta ahalik eta enpresa kopuru zabalenari, kasu honetan Bidasoaldeakoei eta Oarsoaldeakoei Hazinnovaren berri ematea: 6 eta 99 langile bitarteko enpresei zuzentzan zaien zerbitzua da, eta horren bidez aholkularitza zerbitzua jartzen zaie eskura; aholkulariak enpresa bakoitzaren egoera banan-banan aztertu, lana antolatzeko edo produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak ezartzeko estrategia-ildoak finkatu eta horretarako beharrezkoa den izapide administratibo oro burutuko du; guzti hori dohainik. Hazinnova berrikuntzara gerturatzeko estreinako saiakera izango da parte hartuko duten enpresentzat, euren lan egiteko moldeak eraldatu eta produktibitatea areagotzen lagunduko dien saiakera. Proiektu bakoitzaren emaitzak 3 hilabeteren buruan ikusi ahalko dira.
Jardunaldiaren egitaraua. Jardunaldia goizeko 9:30etan abiatuko da, Bidasoa Bizirik agentziaren arduradunen ongietorriarekin eta, ondoren, SPRI Taldeko Berrikuntza Saileko zuzendari Josu Ocarizek Hazinnova zer den eta ETE bati zein onura eskaintzen dizkion azalduko du. Horren ostean, Alaitz Landaluzek, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendariak zerbitzuaren testuingurua zein den agertu eta Euskadin berrikuntzak bizi duen egoeraren diagnostikoa egingo du. Bestalde, Irungo Algon EMM, S.L. enpresako gerente Diego Badiolak eta Oiartzungo Ekolur Ingurumen Aholkularitzako gerente Pedro Aretak euren enpresen esperientzia oinarri duten jardunbide egokia azalduko dute. Jardunaldia amaitzeko, galderen txanda irekiko da, bertaratutako enpresen ordezkariek zerbitzuaren inguruan izan dezaketen zalantza oro argitzeko aukera izan dezaten.
Jardunaldien antolatzaile diren Bidasoa bizirik eta Oarsoaldea Hazinnova agenteak dira: zerbitzua euren inguruneko enpresei ezagutzera emateaz arduratu eta bitartekari aritzen diren erakundeak, alegia. Hazinnova 2,5 milioi euroz dago hornituta eta SPRI Taldeak eta Innobasquek aurreikusten dute ekoizpen eta kudeaketa teknologia berriak 2.400 ETEri helaraziko dizkietela horren bidez Horietako bakoitzak urtebetean bi mikro-proiektu abiatu ahalko ditu gehienez, ekonomia eta finantza kudeaketa, ekoizpena, logistika, barne prozesuak, pertsona zein bezeroekin harremanak eta merkatu berrien bilaketa bezalako arloetan; bere jarduera babesteko marka eta erregistroei dagokienez, aldiz, behar adina proiektu gauzatzeko aukera izango dute. Horretarako, Hazinnovak eskaintzen ditu aholkularitza espezializatuko doako 50 ordu, Hazinnova agente baten laguntza prozesu osoan zehar eta karga administratibo oso txikia.
Ostegunean Irunen egingo den aurkezpenaz gain, Gipuzkoan beste hiru aurkezpen ekitaldi egingo dira beste hainbeste eskualdetan: gaur, urriaren 1 asteartea Tolosan, urriaren 9an Azpeitian eta urriaren 18an Eibarren. Gainera, Araba eta Bizkaiko eskualdetan ere izango dira Hazinnovaren aurkezpenak enpresentzako.