Bueltan da Kuadrillak 2.0 programa Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2019(e)ko urria(r)en 04-(e)an 19:39etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el jueves día 3 de Octubre de 2019.

Bueltan da Kuadrillak 2.0 programa

100 lagunek baino gehiagok izena eman zuten lehenengo edizioan
37
0
Irungo Udala. / Oihana Sanchez
Irun Kuadrillak 2.0 egitasmoa, Irungo gaztetxoek, beste gauza batzuen artean, hizkuntza ohitura berriak hartzeko sortu zen, euskara eremu formalekin bakarrik lotzetik, beraien eguneroko bizitzan aplikagarria zaien tresna ere izatera pasa zedin.
Irun Kuadrillak 2.0 egitasmoaren helburua da, beraz, bertan parte hartzen duten gazteak modu informalean, ondo pasaz eta lagun artean euskaraz eginez, ohitura berriak sortzeko eremu paregabea eskaintzea. Jarduera euskaraz gauzatzeaz gain, gazteen hizkuntza ohituretan eragitea izango da helburua.
Egitasmoa Irunen erroldatutako eta 2019-2020 Irunen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailan ikasten ari diren gazteei eskainiko zaie edo Irunen erroldatuta ez egon arren maila bertsuetan Irungo instituturen batean ikasten ari diren gazteei.
Taldeko gutxienez, 15 gaztek eta, gehienez, 35ek hartuko dute parte. Talde bakoitzeko bi begirale arituko dira. Astean behin, asteazkenetan, 2 orduko aisi jarduera egituratua eskainiko zaie gazteei Martindozenea gaztelekuan, 18:00etatik 20:00etara. Honetaz gainera, hilero, gutxienez, ekimen berezi bat (irteera, jarduera soziokulturala…) eskainiko da. Guztira 10 esku-hartze aurreikusi dira urritik abendura eta 3 jarduera berezi.
Izenematea Parte hartu nahi duten gazteek www.irun.org web orrian izena eman behar dute urriaren 4tik 14ra bitartean. Plaza mugatuak daude eta izenemate hurrenkeraren arabera esleituko dira.