Euskarazko irakurzaletasunari buruz parte-hartze saioa Loidi bekaren onuradunekin Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 08 de Octubre de 2019 22:44

Noticia publicada en Diario Vasco,el martes día 8 de Octubre de 2019.

Euskarazko irakurzaletasunari buruz parte-hartze saioa Loidi bekaren onuradunekin

GAUR, MAIALEN ETA UNAI OIARTZUNEK EGITEN ARI DIREN IKERKETAN JASO DITUZTEN DATU GUZTIAK CBA LIBURUTEGIAN PARTEKATUKO DITUZTE

M.A.I.IRUN.Martes, 8 octubre 2019, 07:17
Maialen eta Unai Oiartzunek, Loidi bekaren azken deialdiaren onuradunek, parte-hartze saioa deitu dute gaurko, asteartea, Udal Euskara Arloaren laguntzarekin. Ekitaldia CBA liburutegian burutuko da, 19.00etatik aurrera eta euskarazko irakurzaletasunaren inguruan ahal bezain beste ekarpen jasotzea du helburu.
Hori da, izan ere, Oiartzun neba-arrebek urte hasieran egokitu zitzaien Loidi bekaren laguntzaz egiten ari diren lana. Ikerketaren izenburua, zehazki, 'Euskarazko irakurzaletasuna Irungo Udal Liburutegian' da eta, argi uzten duen moduan, CBA liburutegian euskaraz irakurtzeko dagoen ohitura aztertzea du helburu nagusi. Maialen eta Unai Oiartzunek liburutegitik bertatik hainbat datu kuantitatibo jaso dituzte bere txostenerako: bertan ze euskarazko liburu dauden, maileguak, irakurleen profilak... eta guzti horri beste zenbait iturritatik lortutako datuak gehitu dizkiote. Bere lanak atal kualitatibo bat ere izan dezan, elkarrizketak ez ezik, herritarren ekarpenak ere jaso nahi lituzkete.
Gaur arratsalderako deitu duten ekimen ireki horretan, Oiartzun neba-arrebek dagoeneko lortu dituzten datu esanguratsuenen aurkezpenarekin hasteko ideia dute eta gero hurbiltzen diren partehartzaileei emango zaie hitza. Pertsona hauen euskarazko irakurzaletasuna ezagutzea da helburuetako bat, baina baita zaletasun hori hedatzeko egingo lituzketen proposamenak ezagutzea eta jasotzea ere. «Dagoeneko egin dugun lana elkarbanatu nahi genuke, interesa duen edonoren iritzi, hausnarketa edo proposamenekin aberasteko», azaldu zuten bekadunek.
Ikerketak CBAn dauden liburuak, hauen mailegua eta irakurleen profila aztertu ditu lehenikSaiora hurbiltzen direnek euskaraz irakurzaletasuna zabaltzeko bere ideiak eman ahal izango dituzte
Proposamen praktikoa
Irungo hiri osoan euskarazko zaletasuna neurtzeak zekarren zailtasuna aurreikusita, Maialen eta Unai Oiartzunek CBA Udal Liburutegian dagoena aztertzea erabaki zuten bere beka proposamenerako. Bere planteamendua liburutegiak izan dezaken datuen jasotzearekin hasten da. Bekaren onuradunen ustetan, hori litzake egun dagoen euskarazko irakurzaletasunaren argazkira hurbiltzeko bidearen lehen urratsa. Hortik aurrera, subjektiboagoak diren baliabideekin (elkarrizketak, inkestak edota asteartean egingo den saioaren moduko ekimenekin) datuak osatzea da bere nahia.
Maialen eta Unai Oiartzunek aurkeztutako lana baloratu eta hautatzerakoan, Loidi bekaren epaimahiak bere proposamenaren ezaugarri praktikoa oso modu positiboan ikusi zuen. Izan ere, horrelako ikerketa bat oso baliagarria izan daiteke etorkizunean bai CBA bertako langileentzat, baita Udal Euskara Arloan daudenentzat ere.
Euskaldunen %23ak euskaraz irakurtzen duela eta %54a gazteleraz egiten duela esan zuen inkesta batek eta datu hori izan zen Oiartzun neba-arrebak honekin aktibatzeko arrazoietako bat: «gure hirian ere horrela den eta zergatik gertatzen den jakin nahi dugu», azaldu zuten.