'Zaldi Zuria', Eneritz Furyak irundarraren azken bideoklipa Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2019(e)ko azaroa(r)en 07-(e)an 12:29etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

 

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 6 de Noviembre de 2019.

'Zaldi Zuria', Eneritz Furyak irundarraren azken bideoklipa

Erregistroa aldatu eta fantasia errealitatearekin uztartzen duen ikus-entzunezkoa zintzilikatu berri du sareetan.
Bideoklip berritik ateratako irudia.
Eneritz Furyak musikari irundarrak bideoklip berria kaleratu du, Zaldi zuria izenpean. Joan den azaroan Zaldi zuria/Maskara bi kantuko singlea kaleratu zuen bakarlariak eta apirilean, Maskara pieza esperimentaleko irudiz osatutako lana argitaratu zuen. Orain berriz, erregistroa aldatu eta fantasia errealitatearekin uztartzen duen ikus-entzunezkoa zintzilikatu du sareetan.
Zaldi Zuria kantua, “umoretik eta absurdotik gertu” dagoela dio bakarlariak: “Mamua, jostailuzko kikarekin egindako piknika, bizikleta, bateriatik gabeko telefono mugikorra… Inozentziarekiko nostalgiak eta norbere buruarekiko kontraesanek bat egiten duten harrapaketa edo ezkutaketa jolasa” islatzen du abesti berriak.
Abesti originala esteka honetan deskarga daiteke. Bestalde, lotura honen bitartez, bideoklipa deskargatzeko aukera ere badago.
Abestia dagoeneko Youtube sare sozialean entzungai dago. Ikusi bideoa: