Abenduaren 17an omenduko dute Iñigo Muguruza, Bilbon Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2019(e)ko azaroa(r)en 13-(e)an 12:45etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 12 de Noviembre de 2019.

Abenduaren 17an omenduko dute Iñigo Muguruza, Bilbon

Iñigo Muguruza omentzeko ekitaldiaren ardatza musika izango da. Hura egin zen taldeen presentzia egongo da. Hainbat elkarlan ikusteko aukera izango da.
Iñigo Muguruza.
Iñigo Muguruza omentzeko jaialdia egingo dute abenduaren 17an, Bilboko Kafe Antzokian. Musika ardatz izango duen ekitaldia 20:00etan hasiko da. Fermin Muguruza anaiak iragarri du, sare sozialen bidez, omenaldi ekitaldia. Bertarako sarrerak hilaren 15ean hasiko dira saltzen, 11:00etatik aurrera, Bilboko aretoaren webgunearen bitartez.
Abenduaren 17an 55 urte beteko lituzke Iñigo Muguruzak. Irailaren 5ean hil zen.
Musika mami bezala izango duen jaialdia izanik, Iñigo Muguruzaren ibilbidean era batera edo bestela zati izan duten musika taldeak izango dira bertan. Honakoak: Barixeku, Pikete Lerroa, Sagarroi+Lurra, Delirium Tremens, BG Brigada Peligrox, Tenk (X. Lopez, S Noain, K. Osinaga eta M. Mariskal), Zati Bat Ezekiel (M. Gaztañaga, A Ituarte eta A. Lipus), eta Paula eta Ane Hiru Leike+Indidxabak.