Euskararen Egunerako adierazpen instituzionala adostu dute talde guztiek Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2019(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 11:09etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 2 de Diciembre de 2019.

Euskararen Egunerako adierazpen instituzionala adostu dute talde guztiek

Biharko Euskararen Egunaren harira, PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta PP taldeek irakurketa bateratua adostu dute.
Irungo udaletxeaIrungo Udaleko Hiri Bultzada sailak jarri du martxan programa.
Biharko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Irungo Udalak adierazpen instituzionala egin du gaur. Udal talde politiko guztien artean adostutakoa testua izan da.
Adierazpenean, lehenik, Euskararen Eguna “jauzika datorrela” diote, mendez mende, egunez egun, bihotzetik bihotzera eta nola ez, ezpainez ezpain. “Jauzi egiten du euskarak egunaren mugez gaindi ere. Jauzi egiten du euskarak muga guztiez gaindi, gure ahoan  bizi-bizi, gure belarrietan zernahitarako prest beti. Noranahiko euskara gurea, denona”.
Euskarak bide luzea egin duela diote adierazpenean, eta euskalgintzan ari direnak (alderdiko kideak tartean) prest daudela eta “gogotsu, irakaspena barneratzeko eta praktikan mamitzeko”. Hala, bigarren Euskaraldian parte hartzeko deialdia egiteko ere baliatu dute irakurketa.
Biharko egitaraua:
  • 10:00. Euskara eta Euskaraldiaren inguruan bizipenak eta desioak elkarbanatzeko aukera.
  • 18:00. Hika antzerki taldearen eta Oinkari dantza taldearen Sagartu ikuskizuna, Urdanibia plazan.
  • 19:30. Soinujolearen semea filma, Amaia Kultur Zentroan. Proiekzioaren ostean, Fernando Bernues zintaren zuzendariarekin hitz egiteko aukera egongo da.