Argi'hitz'kiak erakusketarekin olerkia eta irudia lotzen ditu Hatsa Elkarteak Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 09 de Enero de 2020 20:15

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 8 de Enero de 2020.

Argi'hitz'kiak erakusketarekin olerkia eta irudia lotzen ditu Hatsa Elkarteak

120 olerki eta irudi bana. Auxtin Zamorak egin ditu erakusketako argazkiak. / F. DE LA HERA
120 olerki eta irudi bana. Auxtin Zamorak egin ditu erakusketako argazkiak. / F. DE LA HERA

GAUR HASI ETA HILAREN 19A ARTE EGONGO DA LABORAL KUTXAREN ARETOAREN, EZ HORMATAN, LURREAN BAIZIK, HORRETARAKO BAITAGO PENTSATUTA

IÑIGO MORONDOIRUN.Miércoles, 8 enero 2020, 07:58
Hatsa Elkartea orain dela 30 urte jaio zen Senperen bertako Auxtin Zamoraren eraginez eta helburu argi batekin: «Poesiaren munduan, artistiko espresioaren bitartez norberak bere burua ezagutzea».
Badira 20 urte inguru bere aktibitate sortari garrantzizko bat gehitu ziola. Urtero poema bilduma bat argitaratzen du Hatsak, elkarteko kideen lanekin. Euskal olerkaritzaren hainbat izen handi irakurri daitezke 21 liburu horien egileen artean, «baina Auxtinentzat alderik ez dago autoreen artean. Beraren-tzat denak dira garrantzitsuak», dio partaide batek. Argi geratu zen filosofia hura orain dela lau urte ekimen berri bati ekin zionean. Urteko bilduman agertzen zen olerki bakoi-tzaren zati baten inguruan argazkia egin eta horiekin erakusketa bat osatzea. 2019ko lanen inguruan egindakoa ikusgai egongo da Irunen hilabete honetan, gaurtik hasi eta urtarrilaren 19a arte. Sarrera dohainik da eta ordutegia, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:30ak arte, igande eta jaiegunetan, aldiz, 11:30etik 13:30era.
Iazko bilduman 120 olerkarik hartu zuten parte, batzuk Irungoak, hala nola, Ainara Maia, erakusketak hirian geldialdia egitearen arduradun nagusia. «Senperen jaio zen elkartea baina Euskal Herri osoko poetek hartzen dute parte, bai Iparraldekoek baita Hegoaldekoek ere», azaltzen du Maiak.
Senpereko Auxtin Zamorak egin ditu argazkiak Hatsaren 2019ko olerki bilduman oinarrituta
120 olerkarik egindako olerkietatik testutxo bana aukeratu eta 120 argazki egin ditu Zamorak. «Jendeak ez du zortean sinisten, baina nik uste lan hau egiteko %90 inguru zortea dela», dio berak. «Lehena liburua irakurtzea da eta bakoitzak esandakoaren funtsa aurkitu. Batzuetan, testuek ekartzen naute argazkia burura, bestetan, argazkiek testuren bat. Baina argazkia aurkitu eta testuarekin lotzea ez da erraza, denbora behar da. Eta zortea. Batzuk ez dute batere zorterik. Nik bai».
Bi berezitasun dauzka erakusketak, biak Zamoraren filosofiaren erroari lotuta. Alde batetik izena. Nahiz eta paperetan hitzak nolabait bananduak agertzen diren (argi-hitz-kiak), Zamorak bakar bat bezala erabiltzen du titulua: argitzkiak. «Kanpoko argia, sua, bizitzaren erroa» eta «barrundik kanpora gizakien argia» ateratzeko erabiltzen den hitza lotzen dituena. Erakusketaren beste berezitasuna segituan antzematen da: hormak biluzik daude eta lanak, lurrean. Garrantzi handia ematen dio Zamorak lur-azalari. Zerutik erortzen diren «euri, hosto eta izar-puskak» kontuan ditu, baita bere barnetik ateratzen den jana; haurtzaroaren «eremu paregabea da» eta «erakusketaren partaideontzat, sustraiekin bat egiteko modua».