Makers programa otsailera arte ospatuko da Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 11:08etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diairio Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 16 de Enero de 2020.

Makers programa otsailera arte ospatuko da

JARDUNALDIAK ASTELEHENERO ANTOLATZEN DIRA IRUN FACTORY-N, 16 URTETIK GORAKO PERTSONENTZAT

16.01.2020 | 06:25

IRUN - Bidasoa Bizirik-ek, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, Makers programa jarri zuen martxan joan den azaroan, bigarren urtez jarraian. Ordutik, astelehenetan, 15.00etatik 19.00etara, ate irekien jardunaldiak egin dira Irun Factory-n, Maker jarduerak ezagutu edo horietan parte hartu nahi dutenentzat. Hau da, prototipoekin, 3D inprimaketarekin, elektronika digital eta analogikoarekin eta abarrekin lotutako jarduerak. Ekimenak izan duen harrera ona dela eta (azaroan hasi zirenetik ehun persona inuguruk hartu dute parte jardunaldietan), Irun Factoryk ateak irekitzen jarraituko du astelehenero otsailaren amaiera arte. Jarduerak egiten diren bitartean, parte-hartzaileek Irun Factoryko ekipamendu teknologikoa modu tutorizatuan erabili ahal izango dute. - J.G.