Peio Monteanoren hitzaldia, bihar Oiasson Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2020(e)ko urtarrila(r)en 15-(e)an 23:16etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 15 de Enero de 2020.

 

Peio Monteanoren hitzaldia, bihar Oiasson

BIDASOA ESKUALDEAREN EGOERA NOLAKOA ZEN NAFARROAKO KONKISTAREN GARAIAN AZALDUKO DU

15.01.2020 | 06:24

IRUN - Bihar, San Martzialeko 1. guduaren V. mendeurrena Fundazioak antolatzen duen hitzaldi zikloaren barruan, Peio J. Monteano Sorbetek Bidasoako eskualdea Nafarroako konkista garaian (1512-1529) hitzaldia eskainiko du. Hitzordua 19.30ean izango da, Oiasso Erromatar Museoan. XVI. mendearen hasieran, Irunek eta behe Bidasoako eskualde osoak balio estrategikoa hartu zuten Nafarroa konkistatzeko eta Fran-tzia inbaditzeko. 1512ko ekainean armada ingelesa iritsi zenetik 1526ko martxoan Francisco I.a Madrilen gatibu hartu zuen arte, Irun eta, batez ere, Hondarribia Nafarroako erresuma konkista-tzeko prozesuaren nondik norakoak azalduko ditu Monteanok, Geografia eta Historian lizen-tziatua. - J.G.