Garik eta Maldanberak 'Beste denbora batean' aurkeztuko dute Amaian Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 17 de Enero de 2020 11:41

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 16 de Enero de 2020.

Garik eta Maldanberak 'Beste denbora batean' aurkeztuko dute Amaian

Gari musikaria eta Maldanbera taldeko kideak Irunen izango dira larunbat honetan./
Gari musikaria eta Maldanbera taldeko kideak Irunen izango dira larunbat honetan. 

LARUNBAT ARRATSALDEAN IZANGO DEN KONTZERTUAN MUSIKARI LEGAZPIARRAK ETA BERE TALDEAK EGUNEROKO GAUZA TXIKIEI OMENALDIA EGITEN DIEN DISKOA AURKEZTUKO DUTE

M.A.I.IRUN.Jueves, 16 enero 2020, 07:50
Eguneroko gauza txikiei egindako kantua da 'Beste denbora batean'. Hala definitzen du Garik bere bakarkako ibilbidean argitaratu duen hamargarren diskoa. Bigarrenez, Maldanbera taldearekin batera grabatu du lana. Duela urte bat aurkeztu zuten eta, orain, Euskal Herriko hainbat txokotan izan ondoren, Irunera ere datozte. Larunbat honetan, hilak 18, «urte berria ondo hasi asmoz, Amaia Kultur Zentro ederrean elkartuko gara», taldeak adierazi duen bezala.
'Beste denbora batean'en, Igor Elortza, Jon Benito, Mari Luz Esteban eta Juan Luis Zabalarekin elkarlanean aritu da Gari kantuen letrak osatzeko. Borja Barrutieta bateria jotzaileak eta Gorka Benítez saxofonistak osatu dute Maldanbera, proiektu honetan lagundu dion taldea. Talde honekin bere aurreko lana, 'Estutu', grabatu zuen 2016an. Diskoa berri bakoitza «abentura berri bat da, ekiteko bide berri bat», adierazten du Garik.

Abestiak ideien zerbitzura

'Beste denbora batean' biltzen dituen zortzi piezak aurreko diskoaren espiritua jarraitzen dute, Garik bere kantuen bidez transmititu nahi duena sendotuz: «abesti xumeak ideien zerbitzura, sonoritate garaikideaz hornituta», azaltzen du musikariak. Musika estiloan jarraipena egon arren, soinuan garapen bat nabarmentzen da. Diskoa El Tigre eta Tio Pete estudioetan grabatu da, We Are Standard taldeko Jon Aguirrezabalagaren agindupean. Elementu sonoro gehiagorengana hurbildu da Gari lan honetan, 'Estutu'ren intimismotik eta soiltasunetik aldenduz.

Kontzertua

Noiz eta non. Kontzertua larunbat honetan izango da, ilun-tzeko 20
00etatik aurrera Amaia Kultur Zentroan.
Sarrerak
7,75 euroko prezioa dute eta salgai daude Luis Marianoko Turismo Bulegoan edo www.irun.org/sarrerak web gunean. Kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, sarrerarik geratzen bada, Amaia Kultur Zentroko leihatilan erosteko aukera izango da.

'Beste denbora batean' diskaren kantak eguneroko gauza txikiei buruzko gogoeta dira, «itxuraz glamourrik ez duten gauzetaz, baina benetan garrantzitsuenak direnak», azaldu zuen Garik lanaren aurkezpenean. Errutina erakargarria da legazpiarrarentzat: «agian, erakargarritasuna egunerokoan begiak jartzea errazten duen orden horretan dago», horrela «gertatzen diren aldaketak sentitu eta intensitate desberdinarekin bizi ahal izateko. Ni bezalako pertsona aktibo eta urduri batentzat puntu honetara iristea ez da lan erraza izan», aitor- tzen du Garik.
Idei honen harira, diskoan Mercedes Sosaren 'Simples cosas' abestiaren bertsioa egin du. Abeslari argentinarraren kanta «izugarri» horretan «esaten eta abesten duena ikaragarri gustatzen zait», adierazi du Garik. Oroitzapenak, haurtzaroa eta obsesioak diskaren beste gaietako batzuk dira.