Indartsu dator laugarren Bizinema Bang Bang programa Imprimir
Escrito por Administrator   
Lunes, 20 de Enero de 2020 21:55

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 20 de Enero de 2020.

Indartsu dator laugarren Bizinema Bang Bang programa

Lehen saioa larunbatean izango da, 17:30ean. 'Batman' eta 'Los Cazafantasmas' filmak proiektatuko dituzte.
Gaur aurkeztu dute laugarren edizioa, Amaia KZn.
Badator laugarren Bizimena Bang Bang programa. Gaur bertan aurkeztu dute 2020rako egitaraua, Amaia Kultur Zentroan egindako agerraldian. Larunbatean (hilak 25) hasiko dira datozen hilabeteoi begira antolatu dituzten proiekzioekin. Ohiturekin jarraituz, film guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte.
«Bizinema Bang Bang gutxiagotik gora egin du, eta denbora gutxian programa hori gabe ez da ulertzen kultura arlotik zinemaren alde egiten ari garen apustua», adierazi du Juncal Eizagirre udaleko ordezkariak. Hala, aurtengo edizioa handitzea erabaki dute antolatzaileek, eta lau data finkatu dituzte: hilaren 25ean, maiatzaren 16an, urriaren 17an eta abenduaren 26an.
Sarrerak 5,50 euroan eskuragarri daude, ondorengo lekuetan: Turismo Bulegoan, udalaren webgunean eta Amaia Kultur Zentroko leihatilan (filma hasi baino ordubete lehenago).