Paton bikoteak kontzertua eskainiko du Junkal plazatxoan Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 22 de Julio de 2020 10:47

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 21 de Julio de 2020.

Paton bikoteak kontzertua eskainiko du Junkal plazatxoan

Edukiera mugatua izango da, eta musukoarekin bertaratu beharko dira herritarrak. 20:00etan hasiko dute emanaldia.
Bikotea, Irunen eskainitako beste kontzertu batean.
Udako kultur agendaren barruan, irundarrek hitzordua izango dute datorren ostegunean (hilak 23) Junkal plazatxoan. Paton bikoteak kontzertua eskainiko du, 20:00etatik aurrera.
Paco Flores eta Tonino Prietok osatzen dute taldea, eta Irunen ere, saio akustikoa egingo dute. Euskaraz zein gazteleraz abestuko dute, Joaquin Sabina, Los Secretos, Ken Zazpi edo Itoiz bezalako taldeen bertsioekin gozatuko dute bertaratutakoek.
Edukiera mugatua izango da, eta derrigorrez maskararekin bertaratu beharko dira herritarrak. Sarrerak kontzertua hasi baino 50 minutu lehenago eskuratu beharko dira, doan, sarreran bertan.