Loreak Luis Marianoren heriotzaren 50. urteurrenean Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 15 de Julio de 2020 11:35

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 14 de Julio de 2020.

 

Loreak Luis Marianoren heriotzaren 50. urteurrenean

Opereta abeslaria eta harekin aritzen zen Jose Luis Azkue piano-jotzailea omendu ditu gaur goizean Luis Mariano Lirika Elkarteak, udal ordezkariekin batera.

Luis Marianoren heriotzaren 50. urteurrenaLuis Mariano abeslaria omendu dute haren heriotzaren 50. urteurrenean.

Luis Mariano opereta abeslariaren heriotzaren 50. urteurrena dela-eta ekitaldia egin dute gaur goizean haren eskulturaren aurrean, izen bereko lorategietan. Luis Mariano Lirika Elkarteak antolatu du lore eskaintza, eta Irungo udal ordezkarien laguntza jaso dute horretarako, Jose Antonio Santano alkatea buru zutelarik.

Horrez gain, Luis Marianorekin batera aritu ohi zen Jose Luis Azkue piano-jotzailearen argazkia ere jarri  dute bertan urtarrilean zendu baitzen musikaria.