‘Gentes del Bidasoa’-k denboraldi berria izango du Imprimir
Escrito por Administrator   
Lunes, 26 de Octubre de 2020 09:43

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 26 de Octubre de 2020.

‘Gentes del Bidasoa’-k denboraldi berria izango du

BIDASOA BIZIRIKEK ETA INIGO LAVADO SUKALDARIAK PROGRAMAREN ATAL BERRIAK YOUTUBERA IGOKO DITUZTE

– J.G. 26.10.2020 | 00:58

IRUN-HONDARRIBIA – Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bitartez, eta Iñigo Lavado sukaldariak, Gentes del Bidasoa proiektuari jarraipena ematea erabaki dute, bigarren denboraldi bat grabatuz. Irun eta Hondarribiko ekintzaileei ikusgarritasuna emateko online programa da. Ekimena duela lau hilabete hasi zen, "kontatzeko gauza asko dituzten baina komunikabideetan ateratzeko aukera handirik ez dituzten Irungo eta Hondarribiko ekintzaileei ahotsa emateko helburuarekin", Iñigo Lavado sukaldariak une hartan adierazi zuenez. Lehen sei saioek arrakasta handia izan dute audientziari dagokionez, eta pasa den ostiaralean bigarren denboraldiarenlehenengo atala, Antxoas Xaiako Iñaki Susperreguirekin, estreinatu zen Bidasoa Biziriken eta Iñigo Lavadoren YouTubeko kanaletan. Gainerako atalak hamabost egunean behin ikusi ahal izango dira, kanal berberetan.