Irungo Udala eta Irungo Argazkilaritza Elkartea jada 2021ko udal egutegiari begira jarri dira. Hiritarrekin argazkiekin osatu nahi dute hurrengo urtekoa, eta horretarako, «bizitzaz betetako argazkiak» eskatu dizkiete irundarrei.
Jasotako guztietatik, hamahiru argazki aukeratuko dituzte, hil bakoitzeko bana eta portada. Udaleko webgunean eremu berezia sortuko dute bihartik aurrera, bertan argazkiak bidaltzeko. Azaroaren 16a izango da bidaltzeko azken eguna.
Aurkeztutako argazkiak originala beharko du izan, eta ez dituzte bestelako lehiaketetan aurkeztutakoak onartuko. JPG formatuan entregatu beharko dira, 30×20 zentimetroko tam