Garaipen bezain opari erraldoia Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 07 de Enero de 2021 12:08

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 6 de Enero de 2021.

Garaipen bezain opari erraldoia

1995ean eskuratutako Europako Kopa oroitzeko opari berezia egin dio Ondare elkarteak Bidasoa eskubaloi taldeari.

Erraldoia, Artalekun.

1995ean eskuratutako Europako Kopa oroitzeko opari berezia jaso berri du Bidasoa eskubaloi taldeak. Garaipen hura behar bezala gogoratzeko Ondare Kultur Elkarteak erraldoi berri bat sortu du, astelehenean aurkeztu zuten Artalekun. Orain dela 26 urteko garaipen historiko horren parte izan ziren Aitor Etxaburu eta Tomas Svensson irudikatu dituzte erraldoian. Izan ere, Svenssonek Etxaburu darama gainean, kopa eta ikurrin bat eskuetan duelarik goikoak.

Erraldoiak zenbait pieza higikorrak ditu; Etxabururen hankak esaterako, zintzilik geratzen dira, eta erraldoia dantzan jartzerakoan mugitzen dira. Erraldoiaren diseinurako, Eric Bengoetxearen karikaturak erabili dituzte; arropak aldiz, Fermin Teruel Etxezarretak egin ditu.