Irungo Pintura Akademiaren urteko lehen jarduera, etzi Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 13 de Enero de 2021 11:42

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 13 de Enero de 2021.

Irungo Pintura Akademiaren urteko lehen jarduera, etzi

LOUISE BOURGEIOS ARTISTAREN OBRA EZAGUTARAZTEKO ANTOLATUTAKO SAIOA 19.00ETAN HASIKO DA

– J.G. 13.01.2021 | 00:41

IRUN – Kultura arloak jakinarazi duenez, Irungo Marrazki eta Pintura Akademiak Louise Bourgeois (1911-2010) artistaren obraren inguruko jarduera bat programatu du: datorren ostiralean izango da, hilak 15, 19.00etan, Begiradak-Miradas programaren barruan. Hain zuzen ere, programaren barruko saio bakoitzerako aukeratzen diren artelanak ikuspegi berri batetik ezagutarazteko eta "irakurtzen" irakasteko hitzaldi irekiek osatzen dute Begiradak-Miradas programa, eta interesa duen orok parte har dezake bertan. Ostiral honetan, esan bezala Louise Bourgeoisen ingurukoa izango da jarduera. Estatubatuar herritartasuna hartu zuen frantses artista eta eskultorea, armiarmen eskulturengatik bihurtu zen ezagun, eta XX. mendeko artista nagusietako bat izan zen. Saioaren edukiera hamahiru parte hartzailekoa izango da gehienez, eta jendea iritsi ahala beteko da. Ateak 18.30ean zabalduko dira, Akademiak Fabiola Erregina kalean dituen instalazioetan, Anakan.