Euskarazko irakurketaren sustapena xede Imprimir
Escrito por Administrator   
Lunes, 18 de Enero de 2021 11:07

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el lunes día 18 de Enero de 2021.

Euskarazko irakurketaren sustapena xede

JON GUEZALA 18.01.2021 | 00:58
Unai eta Maialen Oiartzun, ikerketaren ondorioak aurkezten.
Unai eta Maialen Oiartzun, ikerketaren ondorioak aurkezten.

IRUNGO LOIDI BEKAREN AZKEN IKERKETAK PROPOSAMENAK EGIN DITU cba udal liburutegiko eskaintza hobetzeko

Euskaraz idatzitako liburuek Irungo CBA udal liburutegiaren maileguen %17a suposa-tzen dute. Hala adierazten du Unai eta Maialen Oiartzun anai-arreba irundarrak Euskara arloko Jose Antonio Loidi bekaren baitan azken bi urteetan osatu duten ikerketa. Ikerlariek bere lanketa kuantitatibo eta kualitatiboaren ondorioak pasa den ostiralean ospatutako prentsaurreko batean aurkeztu zituzten.

Lanaren lehenengo ondorio nagusia, Unaik argitu zuenez, liburutegian "euskaraz irakurtzeko ohitura mugatua dela" da, bai euskaldunen artean eta bai orokorrean. Euskarazko irakurzaletasunak hirian dituen mugak azaltzeko faktoreen artean, ikerlariak Euskadin "errealitate orokorra" dela eta, azken hamarkadetan euskararen ezagutzak haurren eta gazteen artean zabaldu den arren, hauek, berezikinerabeek, orokorrean gutxiago irakurtzen dutela aipatu zituen.

 

Liburutegiaren funtsa osoa kontuan hartuz, honen %16a euskaraz idatzitako liburuez osatuta dago. Termino ekonomikoetan "eskaintza eta eskaria" parekatuak dauden arren, euskarazko liburu asko "fisikoki eta linguistikoki zaharkituak" daudela eta horrek irakurzaletasuna zailtzen duela azaldu zuen Unaik.

Maialenek zerrendatu zituen egoera hobetzeko proposamenek instalakuntza publikoa "jarrera aktiboa" izatea eskatzen dute, euskarazko liburuen erabilpena sustatzeko "ahalegin handiagoak" egin daitezen. Beraz, lehenik eta behin, ikerketaren ondoriek CBAren funtsa "aberastea" proposatzen dute, "euskarazko nobedadeak gehituz", gazteentzako litetatura atala handituz eta liburu zaharkituak berrituz. Ildo berean, espazio fisikoa erabiltzaileentzat erakargarriagoa egitea, bertan iradokizun kutxa bat ipintzea eta irakurketa errazako atal bat sortzea proposatu dute ikerlariek.

Bere aldetik, Miren Echeveste, Euskara arloko ordezkariak, Oiar-tzun anai-arreben lana eskertu zuen eta egindako proposamenak aztertuko direla baieztatu zuen.