'Kontaiguzu Dakizuna!' ekintza antolatu dute Oiasso Museoaren Lagunek Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2021(e)ko urtarrila(r)en 27-(e)an 12:05etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 26 de Enero de 2021.

'Kontaiguzu Dakizuna!' ekintza antolatu dute Oiasso Museoaren Lagunek

Bi hitzaldi eskainiko dituzte urtarrilaren 28an.

'Kontaiguzu Dakizuna!' ekimena jarri dute martxan.

Oiasso Museoaren Lagunek beraien ezagutza partekatzeko asmoz, ‘Kontaiguzu Dakizuna’ ekintza sortu dute. Historiari, arkeologiari, mitologiari, pentsamenduari, tradizioari, bitxikeriari eta ohiturei buruz duten ezagutza partekatzea dute helburu antolatzaileek.

Urtarrilaren 28an izango da eta 20 minutuko bi hitzaldi eskainiko dituzte. Juanjo Jimenezek “Portus Claudianus” gaia jorratuko du eta Lupe Casadevantek, “Los Mochicas o Moches, una cultura preincaica del Peru” izango du hizpide.

Izen ematea derrigorrezkoa da helbide elektroniko honetara idatziz edo telefono zenbaki honetara deituz: 943 63 93 53