Lannahi programaren gorakadak bi irakasle kontratatzera eraman du Udal Euskaltegia Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 01 de Abril de 2021 20:59

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 1 de Abril de 2021.

Lannahi programaren gorakadak bi irakasle kontratatzera eraman du Udal Euskaltegia

Ehun lagunek baino gehiagok eman dute izena martxoan, hau da, %45eko igoera 2020ko irailarekin alderatuta

Tolosa eta Echeveste euskaltegiaren aurrean. / F. DE LA HERA
Tolosa eta Echeveste euskaltegiaren aurrean. / F. DE LA HERA
M. A. I. IRUN. Jueves, 1 abril 2021, 00:18

Udal Euskaltegiak aldian behin antolatzen du Lannahi programa. Horren bidez, doako euskara eskolak ematen zaizkie langabeei. Azken boladan partehartze datuek gora egin dute nabarmen eta Miren Echeveste Euskarako ordezkariak eta Miren Tolosa Euskaltegiko zuzendariak ekimenaren balantzea plazaratu nahi izan dute programaren hirugarren txanda hastearekin batera.

«Gure hirian urteak darama-tzagu programa hau eskaintzen Lanbidek sustatua, hutsetik abiatuta euskara ikasten hasi edo beren maila hobetu nahi dutenei zuzenduta. Oso pozik gaude ekimenaren garapenarekin. Kasu honetan, gainera, lanik gabe daudenei zuzendutako eskola batzuez ari gara. Aukera ederra da tituluren bat eskuratzeko eta hori beti da lagungarria lan-merkatuan aukera gehiago izateko», nabarmendu zuen Miren Echevestek. Programa hau doakoa izatea azpimarratu zuen ere zinegotziak. «Elkarrekin Podemos-IUtik beti esan dugu doakoa izateak asko laguntzen duela, gauzak asko errazten dizkiola jendeari».

Datuei erreparatuta, ikusten da iazko irailetik hona «matrikulazioek %45 egin dutela gora», adierazi zuen Miren Tolosak. Igoerarik handienak B2 eta C1 mailako ikastaroetan izan dira, «lan mundura ateratzerakoan hizkuntza maila hori dutela egiaztatzeko», gehitu zuen Echevestek. Badaude ikasketak bukatu eta lan bila dabiltzan bitartean kurrikulumari lerroak gehitzeko aukera ikusten dutenak, baita «45-55 adin artekoak, krisiagatik langabezian daudenak eta merkatura itzultzeko euskara ikasi edo titulu bat lortu nahi dutenak», zehaztu zuen Tolosak.

Zehazki, 2020ko irailean 79 lagunek eman zuten izena Lannahin, abenduan 92 ikasle izan ziren eta, berrikiago, 115, «eta bederatzi talde osatu ditugu», aipatu zuen Tolosak. «Talde guzti horien beharrei behar bezala aurre egiteko bi kontratazio berri egin behar izan ditugu», jakinarazi zuen Udal Euskaltegiko zuzendariak. Hauekin, 11 dira dagoeneko euskaltegiak dituen irakasleak eta «horrek ere jende gehiago atenditzeko aukera ematen digu». Lannahiren ikastaro hau apiriletik ekainara burutuko da «eta maiatzaren 31tik ekainaren 10era bitarte matrikula epe berri bat izango dugu udako ikastaroei begira, bai uztailan bai abuztuan ere euskara ikasteko aukera izan dezaten. Lannahi porograma honek aukera paregabea ematen du».