Solas Jolas programak uda euskaraz gozatzeko aukera berreisten du Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 04 de Marzo de 2014 11:11

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el martes día 4 de Marzo de 2014.

IRUN

Solas Jolas programak uda euskaraz gozatzeko

aukera berreisten du

MARTXOAREN 19TIK APIRILAREN 3A BITARTE, ANTZERKI LAN EZBERDINAK IKUSTEKO AUKERA EGONGO DA EUSKARAREN HILABETEAN

04.03.14 - 00:06 -
Solas Jolas programak uda euskaraz gozatzeko aukera berreisten du
Antolatzaileak. Fernando San Martin eta Arantza Zulet, Euskara Zerbitzuaren egoitzan. :: F. DE LA HERA

Irungo Udalaren Euskara Arloko ordezkari Fernando San Martinek 2014ko Solas-Jolas programa eta Euskararen Hilabetea aurkeztu zituen atzo. Bi programa ezagun hauek dira udal apustua Irungo haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko.
Fernando San Martin Euskara ordezkarien hitzetan Solas-Jolas udelaku irekien bitartez euskararen erabilera sustatu nahi da eta hizkuntzarekiko haurren jarrera hobetu aktibitate ludikoen bitartez. Ordezkariak zioenez, «urte asko dira programa honekin hasi ginela, baina guk ilusio berberarekin jarraitzen dugu antolatzen. Izan ere, oso harrera ona du guraso, ume eta eskoletako irakasleen artean».
Solas-Jolas udaleku irekia, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta laugarren maila bitarteko haurrei zuzendua da. Horietaz gain, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan dauden hezkuntza premia berezia duten umeek ere, hamabi urteko adin-mugarekin, parte hartzeko aukera izango dute.
Aurten ere aurreinskripzioa egin behar da www.irun.org/euskara web orrian edo 010/ 943505152 telefonoan. Aurreinkripzioa egiteko epea martxoaren 3an hasi eta 14an bukatuko da eta aurreinskripzioa egin nahi dutenek 010/ 943505152 udal telefonoko tramitatzaileek eskatzen dizkieten datuak eman besterik ez dute egin behar, eta web orria erabiltzen dutenek bertan aurkituko duten inskripzio orria bete. Programan onartutakoen zerrenda hilaren 24an argitaratuko da eta www.irun.org/euskara web orrian eta 010/ 943 505152 telefonoan kontsultatu ahalko da.
Apirilaren 7an plazen zozketa egingo da. Tokatu zaienei gutun bana igorriko zaie behinbetiko izenematea egiteko eman behar diren urratsak azalduz. Behin betiko inskripzioa egiteko epea apirilaren 22tik maiatzaren 6ra izango da.
Aurten Solas-Jolas udaleku irekia uztailaren 3an hasi eta 24an amaituko da. Abuztuan, berriz, 5ean hasi eta 27an bukatuko. Parte hartuko duten umeek astelehenetik ostiralera ondo pasatzeko aukera izango dute goizeko 10:00etatik 13:00etara. Programan parte hartzen duten ikastetxeak dira: Belaskoenea, Dunboa, Elatzeta, Toki Alai eta Txingudi Ikastola (uztailan, Haur Ezkun-tzan); Belaskoenea, Dunboa, Eguzkitza, Elatzeta eta Txingudi Ikastola (uztailan, Lehen Ezkun-tzan); Dunboa eta belaskoenea (abustuan Haur eta Lehen Hezkuntzan. Prezioa iazko berbera izango da, hau da, 70 euro. Beste urteetan bezala deskontua aplikatuko da anaia-arreba batek baino gehiagok partehartzen badute. Programaren aurrekontua 145.590 eurokoa da.
Euskararen Hilabetea
Fernando San Martinek Solas-Jolas aurkezteaz gain Euskakaren Hilabetea aurkezteko abagunea aprobetxatu zuen. Euskara ordezkariaren hitzetan, «Irungo Udalaren erronkarik nagusienetako bat euskarari dagokionean, eskola umeek ikastetxeetan ikasi duten hizkuntza kalean gehiago erabiltzea da». Programa honetan, guztira 6.108 haur eta gazteek parte hartzea aurreikusten da. Horiek horrela, Euskararen Hilabetea programa sortu zen haurren euskararekiko interesa eta jarrera areagotzeko eta hobetzeko. Aurtengo Euskararen Hilabetea martxoaren 19an abiatuko da eta apirilaren 3an bukatuko da.
Honako hauek dira programa honen barruan eskainiko diren ikuskizunak. Haur Hezkuntzako umeek Arratoitxo Pinpirina antzezlana ikusiko dute Glu Glu Produkzioaren eskutik. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek Teatro 'Paraisoren Erpurutxo' antzezlana ikusiko dute eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteek Pikor Teatroren 'Jokoaut' antzezlana.
Gainera ikastetxe eta institutuek euskarazko ekoizpenak kaleratzeko aukera izango dute bi aldizkari berezietan. Batak Irungo Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeek egindako euskarazko ekoizpenak jasoko ditu. Besteak, Bigarren Hezuntzako Institutukoek egindakoa. Ikastetxe guztiek parte hartuko dute ziklo bakoitzeko lan bana aurkeztuz. Haurren lanak jasoko duten aldizkariak martxoaren azken asterako izango dira kalean Euskararen Hilabetea programaren bukaerarekin. Programa honen aurrekontua 23.194 eurokoa da