Mugen gainetik, denak euskaraz Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 04 de Diciembre de 2014 10:04

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 4 de Diciembre de 2014.

BERTAKO GAIA

Mugen gainetik, denak euskaraz

 

Euskararen Egunean, Hego Lapurdiko Hiriguneak, Bidasoa-Txingudi Partzuergoak eta Bortzirietako Mankomunitateak bultzatu duten Sareuska sareak 120 lagun bildu ditu Irungo Txanaleta plazan egin den Mintzodromoan.
XABIER SAGARZAZUREN ERREPORTAJEA - Jueves, 4 de Diciembre de 2014 - Actualizado a las 06:09h
Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako hiztun eta ikasleak, atzo Irungo Txanaleta plazan egin zen Mintzodromoan.
Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako hiztun eta ikasleak, atzo Irungo Txanaleta plazan egin zen Mintzodromoan.

B
idasoa ibaiak banatzen ditu eta norberak bere lege eta administrazio errealitate desberdinak ditu. Hala ere, ohikoa da beratar edo lesakarrak Irunen erosketak egiten ikustea, hondarribiarrak Donibane Lohitzundik paseatzen topatzea, edo Sara eta Biriatu arteko herrietako jendeak Hondarribian pintxoak jaten ibiltzea. Erakundeek ere era guztietako harremanak dauzkate mugaren gainetik, turismoan, ekonomian eta beste arlo askotan. Baina ez euskararen arloan, Irunek, Hendaiak eta Hondarribiak osatzen duten Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren kasuan izan ezik. Orain arte.
Atzo, Euskararen Egunean, bere lehen ekimena antolatu zuen Sareuskak. Eta zer da Sareuska? Bidasoa-Txingudi Partzuergoak, nafar Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Hego Lapurdiko Hiriguneak (Ahetze, Arbona, Ainhoa, Azkaine, Biriatu, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohitzune, Senpere, Sara eta Urruña biltzen dituen erakundeak), euskara eta honen erabilera zein ikastea bultzatzeko sortu duten lan taldea.
Irungo Txanaleta plazan jarritako karpa erraldoiaren barnean, 120 lagun elkartu ziren atzo goiz osoan Mintzodromoa egiteko. Lapurdiko, Gipuzkoako eta Nafarroako euskaldun eta euskara ikasleak, solasean eta kafe baten inguruan euskaraz eta euskararekin gozatzen.
HARREMANA ZABALTZEA “Hauxe da Sareuskaren helburu nagusia. Mugen bi aldeko herrien arteko harremana, historikoki sakona eta aberatsa izan dena eta dena, euskararen arlora ere zabaltzea, beti ere, honelako ekimen xumeekin, gure hiritarrak euskara ikastera eta erabiltzera animatzeko helburuarekin”, esaten zuen Txomin Sagarzazuk, Bidasoa-Txingudi Partzuergoko Euskara batzordearen buru eta Hondarribiko Euskara zinegotziak.
Berak ere atzoko Mintzodromoan parte hartu zuen. Adin guztietako mintzalagun (euskal hiztun) eta mintzakide edo euskara ikasleen artean ere, besteak beste, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Fernando San Martin, Irungo Euskara zinegotzia, edo Oinatz Mitxelena eta Xabier Iridoy, Bildu eta EAJren Irungo bozeramaleak izan ziren.
Lau edo bost laguneko mahaietan banatuta, 20 minuturo gaiaz aldatu beharra zegoen, eta mahaiaz ere bai. Honela, pertsona desberdinekin pasa zuten goiza parte-hartzaileek.
EGUN POLITA Ederra izan zen atzo hainbeste jende desberdin euskaraz aritzea. Eta ekimenaren bultzatzaileek ere balorazio baikorra egiten zuten Sareuskaren lehenengo ekintza izan den honi buruz.
“Arlo askotan ditugu harremanak eta euskara falta zitzaigun, Bidasoaren bi aldeetako hiru hizkuntzen artean amankomuna duguna. Lanerako gogoak ditugu denok eta Sareuska sortzea aurrera pausoa da”, esaten zuen Fernando San Martinek, Irungo Euskara zinegotziak.
Hego Lapurdiko Hirigunearen Euskara Zerbitzuko arduraduna, Sylvie Chenal, “oso pozik” zegoen atzoko Mintzodromoarekin eta Sareuskarekin hasi den lan harremanarekin. “Mugaren bi aldeetako euskararen errealitatea desberdina da baina elkarlan honek bultzada emango digu eta Hegoaldeko esperientziak ere hobetu ezagutuko ditugu”, esaten zuen Chenalek.
Estatu berean bai, baina erkidego desberdinean, Nafarroan “euskararen inguruko legeak eta baldintzak” bereziak direla gogoratu zuen Kristina Urrutiak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikariak.
“Bizilagunak gara denok, eta beste arlo askotan egin dugun bezala, honetan ere asko daukagu irabazteko elkarrekin”, esaten zuen Urrutiak.
IRITZIAK
Bederatzi urte daramatza Beatrizek euskara ikasten. Euskaltegia utzi du baina Mintzalaguna programarekin jarraitzen du.“Ederra da Bidasoaren bi aldeetako euskaldunak hemen elkartzea, oso gustura egon naiz”
“Poliki-poliki” ikasten ari da Iñaki bere garaian etxean eta eskolan ikasi ezin izan zuen euskara.
Jose Ramonek hiru urte darama euskara ikasten, “hizkuntza bera jakitearen grinaz” eta bide batez, “lan hobe bat bilatzeko”.
Azkaineko Udaleko langile honek lau urte darama euskara ikasten.