Ajea eta jaien amaiera Irunen Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2015(e)ko uztaila(r)en 02-(e)an 09:48etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el jueves día 2 de Julio de 2015.

Ajea eta jaien amaiera Irunen

UZTAILAREN 1EKO EKITALDIAK BERAIEN OHIKO LEKURA BUELTATU DIRA AURTEN, URDANIBIA PLAZARA. JENDEA OSO GUSTURA IBILI ZEN.
XABIER SAGARZAZUREN ERREPORTAJEA - 2015(e)ko uztailaren 2a, osteguna - 06:20etan eguneratua
Abere ederrak ikusi ahal izan ziren urteroko lehiaketan.

A
tzo, asteartean bezala, Irungo Urdanibia plaza jendez bete zen. Baina oraingoan ez zegoen Alardeko soldadu eta kantineren arrastorik. Ez eskopetarik, ez ezpatarik ez kanoirik. Eta zaldien ordez, plazan zeuden animalia bakarrak behiak ziren. Uztailaren 1an egiten baita, aspalditik,urteroko abere lehiaketa eta honen inguruan, baserri eta herri giroko beste ekitaldiak: bertsolariak, herri kirolak, trikitixak, euskal dantzak eta arratsaldean XXV Bidasoko Dantza Suelto Txapelketa, erromeria eta, handik oso gertu, Uranzu pilotalekuan, profesionalen esku pilota partidak.
Irunen izan ziren Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jesus Mari Irazu eta Julio Soto, bertsotan: Izeta II eta Aimar Irigoien, harriak jasotzen; eta Aitzol Atutxa, Ruben Saralegi, Iñaki Azurmendi eta Ugaitz Mugerza, aizkora lanetan.
AZKEN EGUNA Irungo jaien azken eguna da hau eta San Martzial eguneko ajea ere nabaritu ohi da jendearen artean. “Atzo parranda polita egin genuen eta gaur bueltatxo bat emango dugu. Abereak ikusi nire bikotearen umearekin, tragotxo bat hartu, bazkaldu eta gero hondartzara”, esaten zuen 39 urteko Garbine Lanak.
Jai guztietan Urdanibia plazako txosnetan “oso ondo” lan egin dela azaltzen zuen Santiagotarrak kirol elkarteko ordezkariak
“Bi ume txiki dauzkagu eta nire kasuan behintzat, San Martzial eguna lasaia izan zen. Hala ere, gaurko egunarekin, lana libratzen dudanean, gustura etorri ohi naiz Urdanibia plazara. Giroa polita izaten da”, esaten zuen 40 urteko Aitor Lópezek.
Txosnetan ere lan asko izan zuten atzo. Santiagotarrak kirol elkartearenean, bere arduradunetako batek, Cristinak, Uztailaren 1an oso ondo” lan egiten dela esaten zuen, “eguerdi partean bereziki, jendeak bere pìntxoa eta sagardoa hartzea gustuko izan ohi ditu eta”. Hori bai, “egun honetan etortzen den jendearen adina haundiagoa” dela azaldu zuen.
Bestela, aurten txosnetan “oso ondo lan egin da, eguraldiak lagundu duelako eta bereziki Esne Beltza eta Loquilloren kontzertuetan, San Martzial egunarekin batera”, aipatu zuen Santiagotarrakeko ordezkariak.
Jaiak amaitzeko, txarangen musika, monologoen jaialdia eta su artifizialk izan ziren gauean.