Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
EH Bildurentzat kreditu aldaketak ez du haien "hiri eredua" islatzen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko ekaina(r)en 03-(e)an 22:10etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 3 de Junio de 2024.

EH Bildurentzat kreditu aldaketak ez du haien "hiri eredua" islatzen

Koalizio subiranistak Irun auzoetatik eta herritarrekin batera eraiki behar dela iritzi du. Zortzi proposamen defenditu zituzten udalbatzan.

Joan den asteko ostiraleko osoko bilkuran ia 8 milioi euroko kreditu aldaketa egitea onartu zuten, PSE-EEren eta PPren aldeko botoekin. EH Bilduk eta Elkarrekin Irun – Ezker Anitzak abstentziora jo zuten eta EAJk aurka bozkatu zuen. EH Bilduk adierazi du 10 zuzenketa aurkeztu zituztela eta horietatik bi erretiratuta agertu zirela osoko bilkuran. Proposamen guztien helburu nagusia “auzoetan identifikatutako gabeziei konponbide bat bilatzea” dela adierazi du Oihana Briones bozeramaileak. Horretarako, Irungo auzoei begirako “lanketa oso” bat egin dutela baieztatu dute.

Abstentziora jotzeko erabakia hartu zuten, eta arrazoitu zutenaren arabera, aurrekontuak eta kreditu aldaketak ez dituzte koalizio subiranistaren hiri eredua islatzen. “Besteak beste, Irun auzoetatik eta herritarrekin batera eraikitzea ezinbestekotzat jotzen dugulako”.

EH Bilduk lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du eta koalizioak ulertzen duen ereduarekin bat egiten duten ekarpenak bultatzen segituko dute. Halaber, irundarrentzat onura ekarriko duten proposamenak herritarrekin, eragileekin eta gainontzeko talde politikoekin landuko dituztela azaldu dute.

Honako hauek dira EH Bilduk aurkeztutako zortzi proposamenak, hitzez hitz:

  • Irungo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako patioak berriro moldatu eta auzoetan integratzeko azterlana egiteko 15.000 euro.
  • Urdanibia auzoari eta Anaka auzoari zebritzua emango dion Haur Txoko berri bat, Urdanibia auzoan. Bertatik egindako eskaera bat izan dela argudiatu dute eta proposamena onartu ostean guztira 26.000 euro bideratuko dira haur txokoa martxan jartzeko materialaren erosketarako eta zerbitzuaren kudeaketaren kontraturako (iraila abendua bitarte).
  • Katea auzoko industrialdeetako aparkalekuak bizilagunek erabiltzeko alternatibak argitzeko azterlana egiteko 15.000 euro.
  • Kultur aniztasun, immigrazio eta bizikidetza planaren garapena egiteko, 15.000 euro.
  • Olaberria bailaran baratza komunitario baten kokapena eta kudeaketa zehaztuko duen azterlana egitea. Larreaundiko auzo planean jasotzen den eskaera honi erantzuteko 15.000 euro bideratuko dira.
  • Udaletxeak komunitate energetikoen sorrera bultzatzeko beharrezkoak diren baliabideen azterketa juridiko eta teknikorako 5.000 euro.
  • Irungo euskal kultur ekimenen egoeraren diagnosia egin eta horien biziraupena bermatzeko prozesu parte hartzaile baterako 25.000 euro.
  • Auzo elkarteetatik liburuak erosi eta baliabide eta gailu informatikoetarako 17.000 euroko diru laguntza.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting