Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Hemokromatosiaren Munduko Astearekin bat egingo du udaletxeko fatxadak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 22:18etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 4 de Junio de 2024.

Hemokromatosiaren Munduko Astearekin bat egingo du udaletxeko fatxadak

Gorriz argiztatuko dute ostiral honetan, Hemokromatosiaren Munduko Astea aitzaki, kontzientzia areagotzeko.

Ekainaren 1etik 7ra da Hemokromatosiaren Munduko Astea eta Irungo Udalak keinu bat egingo dio udaletxeko fatxada gorriz argiztatuz. Ostiral honetan izango da ekimena, 21:30ean eta Espainiako Hemokromatosi Elkarteak egindako eskariari erantzungo diote.

Ekintza honen helburua, herentziazko hemokromatosiari buruzko kontzientzia sortzea dela azaldu du udalak. Nahasmendu genetiko bat da, oso ohikoa, eta munduko herrialde guztietan gertatzen da. Haren ezaugarria da burdina metatzen dela. Hermakromatosiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Espainiako Hemokromatosi Elkartearen webgunean.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting