Hauteskundei begira batzar irekia burutuko du gaur EH Bilduk Oiasso Museoan |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Ostirala, 2014(e)ko azaroa(r)en 14-(e)an 12:37etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el viernes día 14 de Noviembre de 2014.
Hauteskundei begira batzar irekia burutuko du gaur EH Bilduk Oiasso Museoan
14 noviembre 201400:23
Datorren urteko maia-tzean burutuko diren foru eta udal hauteskundeen inguruan prestaketak hasteko, Irungo EH Bildu talde politikoak batzar irekia deitu du gaur arratsalderako.
Koalizioak adierazitakoaren arabera, bere «oinarri sozialarekin, zein Irungo eragile ezberdinekin, hautes prozesu hau ahalik eta erarik zabal eta anitzenean martxan jartzea da helburua. Hauteskunde hauen baitan egin beharreko lan guztia, honetarako lan filosofia eta egutegia, guztiok batera konpartitu eta definitzen hastea da bertan burutuko dugu ariketa», esan zuten arduradunek. «Batzarrerako zein datozen hilabetetako lanerako prozedura parte hartzaile eta irekia jarriko dugularik martxan». Horrela, irundar guztiak gonbidatu nahi izan zituzten gaur Oiasso Museoan, 19:30etatik aurrera egingo den batzar irekira.
|
Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2014(e)ko azaroa(r)en 14-(e)an 12:39etan |