Irunen sinbologia frankista dirauela salatu du Bilduk |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Larunbata, 2014(e)ko azaroa(r)en 22-(e)an 18:01etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el sábado día 22 de Noviembre de 2014.
Irunen sinbologia frankista dirauela salatu du Bilduk
22 noviembre 201400:10 Azaroaren 20 eta, Irunen oraindik atari batzuetan dauden plakak kendu gabe daudela gogoratu du Irungo Bilduk aste honetan. «Iaz, gure taldeak erregistroan eta zenbait batzordeetan hainbat eskaera egin zituen. Irungo kaleetan genituen izen batzuk kentzea lortu genuen, nahiz eta oraindik baten bat geratzen den, Mourlane Michelenarena». Hau ere aldatzeko asmoa dutela adierazi zuten. «Kaleetako etxe atarietan oraindik ere garai hartako plakak aurkitzen dira, etxebizitza ministerioak jarritakoak. Horiek erretiratzeko eskaera egin genuen iaz eta joan den hileko osoko bilkuran zerbait aurreratu den galdetu genuen. Iazko erantzun berdina jaso genuen: pribatuekin hitz egin beharrra eta horrek dakarren lana. Udal hau gobernatzen duen alderdi sozialistari gai honi heldu diezaion eskatu nahi diogu. Egin ditzala egin beharrekoak». Horregatik, datorren asteazkeneko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du Bilduk, 2015eko azaroaren 20rako, Udalbatzak, gisa honetako sinbologia guztia kenduta egoteko konpromisoa har dezan.
|