Euskararen presentzia areagotzeko «denon ahalegina» eskatu du EAJ-k |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteazkena, 2014(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 10:46etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el miércoles día 3 de Diciembre de 2014.
Euskararen presentzia areagotzeko «denon ahalegina» eskatu du EAJ-k
3 diciembre 201400:08 Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskarak Irunen bizi duen egoerari buruz mintzatu zen atzo Xabier Iridoy, EAJ-PNV Udal Taldeko bozeramailea. «Une egokia da euskararekin dugun konpromisoa lau haizetara zabaltzeko. Euskara bera lau haizetara zabal dadin, euskara gero eta gehiago, gero eta gauza gehiagotarako, gero eta toki gehiagotan erabiltzekoa dugu konpromisorik funtsezkoena», adierazi zuen.
Irungo hizkuntza-errealitatearen aurrean kezkak azaldu zituen, «azken bosturtekoan euskaldunen kopuruak behera egin duelako». Gazteen artean euskararen erabilera handiagoa da, «baina, tamalez, hezkuntza eremura mugatzen da. ikastetxetik kanpo, gaztelaniara jo-tzen du gazte askok. Aisialdiko erabileran lan handia dago egiteko», esan zuen. Nahiz eta «hainbat gizarte eragile, aisialdi, kultur eta kirol taldek euskara sustatzeko egiten duten ahalegina» txalotu, «Udalaren ardura» eskatu zuen. Azken urteotan bere udal taldeak egin dituen hainbat proposamen gogoratu zituen, baita «jarritako oztopoak» Gobernu sozialistari leporatu ere.
Irundarrei euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko gonbita luzatu zien Iridoyk. «Euskara erabili. Berriz ere erabili. Eta behin eta berriro erabili. Horixe da gure hizkuntzari benetako arnasa emateko modurik seguru eta eraginkorrena».
|