Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Herriari galdetu Plaiaundi nora eraman PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2015(e)ko maiatza(r)en 12-(e)an 10:44etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Radio Irun-Cadena SER, el lunes día 11 de Mayo de 2015.

ELECCIONES MUNICIPALES

Herriari galdetu Plaiaundi nora eraman

EH BILDUK PLAIAUNDIKO KIROL INSTALAZIOEN KOKALEKU BERRIA HERRIAK, HERRI GALDEKETA BATEN BITARTEZ, ERABAKI DEZALA PROPOSATZEN DU

enlace:
“EH Bildutik planteatzen dugun gizarte eredu berriak ongizatea eta garapen sozioekonomiko jasangarria ditu helburu, eta hau lortzeko herritarren parte-hartze zuzena ezinbestekoa dela uste dugu”, dio Itsasne Sagarzazuk.
PSOEk eta Santanok agintean eman dituzten hamarkada luze hauetan boterea udaletxeko lau pareten artean bahituta eduki dutela diote EH Bildutik, argi utziz ez dutela herritarren parte-hartzea bultzatzeko interesik.
“Gure ustez ez da beldurrik izan behar boterea herritarrekin partekatzeko, azken finean herriarena baita boterea, baita erabakitzeko eskubidea ere. Horregatik, demokrazia ordezkatzailetik demokrazia zuzenera urratsa emateko garaia iritsi dela uste dugu, herritarren artean kultura parte-hartzailea zabalduz eta sustatuz”, dio Sagarzazuk.
Parte-hartzeak maila ezberdinak ditu koalizioaren ustez, hots, informatzea, galdetzea, erabakitzea eta gauzatzea. EH Bilduren parte-hartze ereduak prozedura osoa betetzeko planteamendua egiten du, eta “PSOEk eta Santanok ez dute inoiz lehenengo urratsa ere bete, hau da, ez dute inoiz informazioa argi eta garbi azaldu ezta partekatu ez beste alderdi politikoekin, ezta herritarrekin ere. Agortuta dagoen eredu honi bukaera eman behar zaio, eta eredu berria eraiki. Hau aurrera eramateko, EH Bildutik Plaiaundiko kirol instalazioen kokaleku berria herriak, herri galdeketa baten bitartez, erabaki dezala proposatu dugu, baina herriarena da azken hitza”.
Parte-hartze prozedura guztiak gardentasunari lotuak egon behar dute, hau da, parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa da informazio guztia eduki eta ulertzea. Atez atzeko bilera ezkutuak eta akordio merkantilistak izan baitira Santanoren “modus operandi”a. Gardentasuna ez baita soilik bakoitzaren soldata eta jabetzak azaltzea; gardentasuna eguneroko kudeaketan azaldu behar da, diote koaliziotik.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting