Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Euskararen kaleko erabileraren aldeko apustua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2015(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 10:01etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia emitida y publicada en Radio Irun-Cadena SER, el miércoles día 20 de Mayo de 2015.

UDAL HAUTESKUNDEAK

Euskararen kaleko erabileraren aldeko apustua

KULTURA EGITARAUA ZABALTZEKO KONPROMISOA AZALDU DUTE ERE JELTZALEEK, UDALAREN ETA ERAGILE DESBERDINEN ARTEKO ELKARLANA DEFENDITUZ

enlace:
Xabier Iridoy Irungo alkatetzarako EAJ-ko hautagaia Santiago kaleko Euskal Jai frontoian izan da gaur goizean euskara eta kultura arloetan jeltzaleek beren hauteskunde programan jaso dituzten proposamenak aurkezteko. Euskarari dagokionez, datorren agintaldiko erronka nagusia kaleko erabilera sustatzea dela azpimarratu du Iridoyk. “Ezin dugu euskara hezkuntza arlora bakarrik mugatu. Kalera atera behar dugu; Irungo kaleetan euskara gehiago entzun nahi dugu”, esan du hautagai abertzaleak. Horretarako, EAJ-k udaletik ahalegin guztiak egingo ditu esparru jakinetan zein eremu berrietan euskararen erabilera zabaltzeko eta benetako eleaniztasuna bermatzeko.
Aisialdiko erabileran dagoen hutsunea betetze aldera, jeltzaleek eskolaz kanpoko ordutegian haurrei eta gazteei zuzendutako kirol eta kultur jarduerak antolatuko dituzte; euskarazko produktuen kontsumoa bultzatuko dute; euskara menderatzen ez duten familiei laguntzeko ekimenak abian jarriko dituzte; familietan euskara transmititu dadin lan egingo dute, euskal hiztunen kopurua indartzeko; gurasoak euskalduntzearen aldeko apustua egingo dute, horretarako baliabide eta erraztasunak eskainiz. Halaber, euskararen erabilera merkataritzara zein enpresetara zabal dadin programak sustatuko dituzte eta udalak bultzatutako “Nik euskaraz” bereizgarria sortuko dute.
Bestalde, udaletxe barruan euskararen erabilera sustatuko dute langileen artean zein langile eta hiritarren arteko harremanetan. “Hiritarra Udalera euskaraz zuzentzen bada, erantzuna euskaraz izan dadin bermatuko dugu, eta horretarako langileen euskalduntzea ahalbidetuko dugu hiritarren hizkuntza eskubideak errespetatzeko”, adierazi du Xabier Iridoyk.
Kulturari lotuta, berriz, alkategai jeltzalearen esanetan, “nortasuna lantzeko tresna eta errealitate berrietara jotzeko aukera da kultura”. Horren harira, espresio eta dimentsio guztietako kulturari espazioak zabaltzea udalaren erantzukizuna dela adierazi du, batez ere, sormenari eta berrikuntzari bide emateko. Era berean, Irunek kultura bultzatzen duten elkarte asko dituela nabarmendu du Iridoyk, eta horiek zaindu eta mantendu egin behar direla adierazi du. Horren harira, Udalaren eta kultur eragileen arteko elkarlana defenditu du gure herriaren nortasuna zaintzeko eta zabaltzeko.
Halaber, gure inguruko mugimendu kultural garrantzitsuekin modu koordinatuan lan egin eta punta-puntako nazioarteko zentroekin lankidetza-hitzarmenak adostuko ditu EAJ-k; kultura, kohesio eta lankidetza elementu bezala erabiltzeko konpromisoa azaldu dute; eremu publikoak kultur jarduerak gauzatzeko leku gisa bultzatuko dituzte; kulturari dagokion dimentsio ekonomikoa emateko bide berriak aztertuko dituzte, jarduera ekonomiko berriak erakartzeko helburuarekin; eta ekimen kulturalek jendartean duten garrantzia nabarmenduko dute.Badira ekonomikoki sekula errentagarriak izango ez diren kultur adierazpenak, baina horiek ere babestu eta bultzatu egin behar ditugu jendartean duten garrantziagatik”, amaitu du Xabier Iridoyk.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting