Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Bihartik, musukoa derrigorrezkoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2020(e)ko uztaila(r)en 16-(e)an 11:25etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el miércoles día 15 de Julio de 2020.

 

Bihartik, musukoa derrigorrezkoa

Taberna eta jatetxeetan jakiak edo edariak irensteko bakarrik kendu ahalko da. Hondartza eta igerilekuetan etzatean ken daiteke.

Bolo-bolo zebilen ustea konfirmatu egin du gaur Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak: bihartik (hilak 16, osteguna), derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, pertsonen arteko distantzia edozein izanda ere. “Desagertu beharrean, birusak zirkulatzen jarraitzen du, infekzioak handitu dira”, esan du Murgak. Infekzio horien bilakaeraren arabera Murgak ez du baztertu neurri gehiago ezartzea.

Xehetasunak. Ostalaritza guneetan eta jatetxeetan ere maskara erabili beharko da, edaria edo janaria irensteko unean bakarrik kendu ahal izango da. Mahai baten inguruan gehienez 10 pertsonak izango dute elkarrekin egoteko aukera, establezimenduen barruan zein kanpoaldean. Ordutegien luzapenak etenda geratu dira.

Igerilekuetan eta hondartzetan ere derrigorrez erabili beharko dira musukoak joan-etorrietan. Murgak zehaztu du eremu horietan etzatean edo esertzean kendu ahal izango direla maskarak, betiere metro eta erdiko tartea gordetzen bada, edo pertsonak elkarbizitza unitate berekoak badira.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting