Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua: «Erne egon behar dugu» PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2020(e)ko uztaila(r)en 15-(e)an 11:30etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el martes día 14 de Julio de 2020.

 

Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua: «Erne egon behar dugu»

COVID 19aren ondorioekin kezkati azaldu dira eskualdeko pentsiodunak. Segurtasun neurriak zorrozteko deia egin dute, baina baita ere euren eskubideen alde borrokatzen jarraitzekoa.

2019ko martxoaren 30ean Txingudiko pentsiodunek deitutako manifestazioa.

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak beste ohar bat helarazi die hedabideei. COVID 19ak eragindako egoerarekin kezkati azaldu dira, eta adi egoteko garaia dela nabarmendu dute. «Gaitzak gure artean jarraitzen duenez, kontu handiz ibili behar dugu. Baina bai Europan, bai Estatuan, bai Euskadin, kontuan hartu behar dugu pentsiodunoi zuzenean edo zeharka eragiten diguten gaiak eztabaidatzen ari direla», esan dute oharrean.

Era berean, azken urteotako borrokarekin jarraitzeko asmoa berretsi dute. «Gure eskubideak defendatzen jarraitu behar dugu, Pentsioen Sistema Publikoa eskuratzeko, erosteko dugun ahalmena berreskuratzeko, eta batez ere, pentsiodun bakar batek ere bizitza duin bat egitea ahalbidetuko dion kopuru batetik beherako pentsiorik ez izateko».

Oraindik ez dute kalera itzultzeko datarik zehaztu eskualdeko pentsiodunek, baina osasun baldintzak betetzen direnean berriro pentsio duinen aldeko aldarriak eskualdeko kaleak hartuko dituela iragarri dute. «Gobernuan dagoena dagoela, pentsio publikoak babestu behar dira».

Amaitzeko, COVID 19ari aurre egiteko segurtasun neurriak zorrozteko deia egin diete pentsiodunei, baina baita ere euren eskubideen gainean eztabaidatzen diren neurri berriak zaintzen jarraitzekoa.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting