Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Bost positibo gehiago atzeman dituzte Bidasoan azken egunotan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2020(e)ko uztaila(r)en 14-(e)an 11:42etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 13 de Julio de 2020.

 

Bost positibo gehiago atzeman dituzte Bidasoan azken egunotan

COVID-19ak hiru lagun gehiago kutsatu ditu Irunen, eta beste bi Hondarribian. Izurria hasi zenetik, denera, 302 positibo egon dira Bidasoan.

Koronabirusak utzitako azken datuen arabera, bost lagun gehiago infektatu dira azken egunotan Bidasoan, hiru Irunen eta bi Hondarribian. Martxoan pandemia egoera ezarri zenetik, 302 lagunek eman dute positibo eskualdean, 251 Irunen eta 51 Hondarribian.

HITZA-k hilaren 7an argitaratu zuen azken zenbaketa. Ordutik, hala ere, eta Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, hilaren 9an kutsatu berri bat atzeman zuten Irunen, eta beste bi gehiago hilaren 11n. Hondarribiari dagokionez, hilaren 10ean eta 11n positibo bana erregistratu zituen bertan Osakidetzak.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting