Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Osakidetzako langileen borrokarekin bat egingo dute pentsiodunek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2020(e)ko iraila(r)en 17-(e)an 21:39etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 17 de Septiembre de 2020.

Osakidetzako langileen borrokarekin bat egingo dute pentsiodunek

Bihar (hilak 18) Irungo Dunboa eta Iturrino anaiak anbulatorioetan Osakidetzako sindikatuek deitutako mobilizazioetara batu dira Txingudiko Pentsiodunak.

Joan den asteleheneko elkarretaratzean ateratako irudi bat.

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bat egin du bihar (hilak 18) Irungo Dunboa eta Iturrino anaiak anbulatorioetan egingo dituzten mobilizazioekin. Osakidetzako sindikatuek deitu dituzte, ondorengo aldarrikapenekin: «Osasungintza publikoa beharrezko giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzea, kalitatezko arreta ematea ahalbideratuko dutenak».

Pentsiodunek gogoratu dutenez, haiek dira lehen mailako osasun arretarekin lotura estuena duen kolektiboa. Horregatik osasun langileek pandemian zehar egindako lanaren nahiz beren bidezko eskakizunen alde agertu dira. «Izan ere, herritar guztioi eragiten diguten kontuan dira, eta bereziki adinekoak garenoi», erantsi dute pentsiodunek.

Biharko ellkarretaratzeak 13:00etan hasiko dituzte.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting