Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
«Bizikidetza eta kulturartekotasuna sustatzen duten» hiriko erakundeen lana txalotu du udalak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko abendua(r)en 18-(e)an 13:07etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el viernes día 18 de Diciembre de 2020.

«Bizikidetza eta kulturartekotasuna sustatzen duten» hiriko erakundeen lana txalotu du udalak

Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira, udaleko Gizarte Ongizate saileko ordezkari berri David Nuñok eskerrak eman dizkie migratzaileekin egunerokotasunean lanean ari diren taldeei.

harrera sareaMigranteak udaletxeko arkupeetan daude, egunotan eguraldiarengandik babesteko.

Gaurko (hilak 18) Migratzaileen Nazioarteko Egunean, Irungo Gizarte Ongizate saileko ordezkari berri David Nuñok hiriko eragile ezberdinek egiten duten lana eskertzeko ohar bat zabaldu du. «Gure hirian lan egiten duten erakundeek eta pertsonek bizikidetza eta kulturartekotasuna sustatzeko egiten duten ahaleginari balioa eman nahi diot», esan du.

Era berean eskerrak eman dizkie Irundik igarotzen diren edo Irungo herritarren parte izatera datozen migranteei egiten dieten laguntza eskertu du, besteak beste, Irungo Harrera Sarea, Adiskidetuak, Adiskidetasuna, Indoamerika Herria, SOS Arrazakeria eta Gurutze Gorriko boluntarioen lana txalotu du. «Guztiontzako migrazio seguru eta duinarekiko konpromisoa berresten dugu», erantsi du Elkarrekin Podemos-IU taldeko kideak.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting