Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irungo adineko bikote batek etxe kaleratze agindua jaso berri du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2021(e)ko urtarrila(r)en 08-(e)an 12:19etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 7 de Enero de 2021.

Irungo adineko bikote batek etxe kaleratze agindua jaso berri du

75 eta 78 urteko bi irundar kale gorrian geratzeko arriskuan daudela salatu du Stop Kaleratzeak Gipuzkoak. Astelehenean elkarretaratzea egingo dute Donostian.

Iaz San Juan plazan agerraldia eskaini zuen plataformak, hiru irundar kalean geratu zirela salatzeko.

Argia hedabideak jakinarazi berri duenez, Irungo adineko bikote bat kale gorrian geratzeko arriskuan dago. Izan ere, Stop Kaleratzeak Gipuzkoak salatu berri du 75 eta 78 urteko bikote batek etxe kaleratze agindua  jaso duela. Egoera salatzeko, elkarretaratzea egingo dute astelehenean (hilak 11) Donostiako Sabadell banketxearen egoitza baten aurrean, banketxe hori baitago aginduaren atzean,  baita ere banketxearentzat lan egiten duen Solvia higiezinen agentzia.

Bikoteak semearen hipotekan abal bezala jarri zuen bere etxebizitza, eta hark hipoteka maileguak ordaindu ezin izanagatik egin dute gurasoen kontrako kaleratze agindua. Urtarrilaren 24an utzi beharko dute etxea.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting